Itzuli laguntzetaraIkusi deialdi ofiziala
Ekintzailetza eta SorreraItxita
Ekonomia zirkularreko proiektuak
Gasteizko udalerrian ekonomia zirkularreko proiektuak eta jarduerak garatzeko laguntzak, negozio-ereduak lehiakorrak eta jasangarriak izan daitezen.
- Onuradunak
- Merkataritza-jarduera egiten duten eta deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresa txiki eta ertain pribatuak, egoitza soziala edo fiskala Gasteizen dutenak edo diruz lagundu daitezkeen jarduerak udalerriko lantoki batean egiten dituztenak.
- Zenbatekoa
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 65, gehienez 10.000 euro.
- Erakundea
- Gasteizko Udala. Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saila.
- Epea
- 2026ko maiatzaren 5etik ekainaren 15era, biak barne. Epea itxita.
- Gastu diruz lagungarriak
- Proiektuari lotutako materialak, lehengaiak eta hornigai kontsumigarriak.
- Proiekturako soilik erabiliko diren makinak eta ekipoak erostea edo egokitzea.
- Makinen eta ekipoen alokairua edo leasing-kuotak diruz lagundu daitekeen aldian, interesik eta gasturik gabe.
- Proiekturako ezinbestekoa den prototipo bat fabrikatzea.
- Proiektuarekin lotutako softwarea.
- Proiekturako soilik emandako kanpoko aholkularitza: laguntza teknikoa, aholkularitza eta analitikak; azpikontratazio espezializatua, bizi-zikloaren analisia, finantza-balorazioa eta merkataritza-bideragarritasuna.
- Proiektuan diharduten enpresako langileen zuzeneko kostuak, gehienez 70 euro orduko.
- Konponketa- eta berregokitze-negozioetarako beharrezko makinak edo tresnak.
Diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozen gastuen fakturak 2025eko urriaren 18tik 2026ko urriaren 16ra bitartekoak izan behar dira.
Eskabidea erregistro elektronikoaren bidez edo aurrez aurre aurkez daiteke, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.