Nor garen

    Ideiatik hazkundera

    1988an sortu zenetik, BIC Arabak laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie ekintzaileei eta enpresei, ekimen enpresarial berritzaileak eta/edo teknologian oinarritutakoak sustatzeko eta Araban haien garapena bultzatzeko.

    Lau zutabe
    01

    Bultzatu zure berrikuntza

    BIC Arabak proiektu berritzailea duten enpresak eta enpresa proiektuak babesten ditu (prozesuetan, produktuetan, merkataritza estrategian, etab.), oro har sustatzaileek —banakakoak zein taldekoak— eta enpresetako langileek kualifikazio handia dutenean.

    02

    Aholkularitza aditua

    Arlo teknikoan, produktiboan eta finantzarioan aholkatzen dizugu: baliabide ekonomiko, teknologiko eta formatiboen bilaketan, behar duzun bideragarritasun azterketan edo laguntza publikoen bilaketan laguntzen dizugu.

    03

    Prestatu ekiteko

    Enpresaburua bazara edo izan nahi baduzu, interesatzen zaizun prestakuntza dugu: beren formakuntza hobetu nahi duten profilen kualifikazioa eta kalitatea hobetzen ditugu.

    04

    Sortu gure espazioetatik

    Ekimen berriak garatzeko espazioak eskaintzen ditugu: pabiloiak eta bulegoak ditugu diruz lagundutako errenta baldintzetan.