Itzuli laguntzetara
    Inbertsioa eta hazkundeaIrekita

    Basque Funtsa

    BIC batek babestutako enpresa-proiektu berritzaile berrien garapena eta finkapena errazteko inbertsio-tresna publikoa. Bi finantzaketa-tarte ditu, enpresaren ibilbideko fase desberdinetako beharrei erantzuteko.

    Onuradunak
    Ekintzaile programaren onuradun izan diren, hiru urte baino gutxiago dituzten eta BIC baten babesa duten industria-arloko edo industriarekin lotutako zerbitzuetako mikroenpresak eta ETEak.
    Zenbatekoa
    I. fasean, enpresa berriaren kapital sozialaren bikoitzera arte, gehienez 100.000 euro enpresa bakoitzeko, kapitaleko partaidetzaren edo mailegu bihurgarrien bidez.
    Erakundea
    SPRI Taldea eta BIC zentroak
    Epea
    Deialdi iraunkorra
    Gastu diruz lagungarriak
    • Enpresa sortu ondorengo garapen- eta finkatze-faseetarako finantzaketa\nEnpresa-ideiaren hazkunde-potentziala garatzeko finantzaketa

    Lehen tarteak enpresa sortzeko erabakia hartu ondoko hasierako uneetarako finantzaketa eskaintzen du.

    Bigarren tartea hazteko potentziala duten eta garapen-fase aurreratuagoan dauden enpresei zuzentzen zaie.

    Ikusi deialdi ofiziala