Deskribapena
Jardunaldi honen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko eta, zehazki, Arabako Campuseko ikasle, irakasle eta ikertzaileentzako Ezagutzaren eta Teknologiaren Transferentzia sustatzeko ekimenak ezagutaraztea da.
Jardunaldian, ikerketaren emaitzak jabetza industrialaren eta/edo intelektualaren bidez babestearen garrantzia aztertuko da, eta unibertsitatearen eta enpresaren artean dauden Ezagutza Transferitzeko bideak ezagutaraziko dira.
Bestalde, eta aurreko urteekin alderatuta berrikuntza gisa, EHUk Gobernu Kontseiluan (2026-05-13) onartutako enpresak sortzeko Spin-Off araudi berriari buruz hitz egiteko tarte bat egongo da, baita hura onartu ondoren EHUn ekintzailetzan eragina izango duten berritasun nagusiak azaltzeko ere.
Jardunaldi hau Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta EHUren Arabako Campusak sustatutako INIZIA programaren barruan kokatzen da.
Programa
- 10.00-10.20 Ikerketaren emaitzen transferentziarako aukerak.
- 10.20-10.40 INIZIA Araba Campuseko ekintzailetza-programa.
- 10.40-11.00 Spin-offak eta Enpresak sortzeko aukerak.
- 11.00-11.40 Gobernu Kontseiluak (2026-05-13) onartutako Spin-Off Araudiari (enpresen sorrera) buruzko berrikuntzak.
- 11.40-12.00 Zalantzak eta galderak.
Hizlariak
- Nagore Tellado. Berrikuntza eta Ezagutzaren Transferentzia Bulegoaren Zuzendaria.
- Mireia Martinez. BIC Arabako teknikaria.
- Jorge Tejedor. Ekintzailetza, Enplegarritasuna eta Trasferentziaren Zuzendaria.

