Maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta aurten ere, BIC Arabak, Euskadiko Teknologia Parkearekin eta SPRI Taldearekin batera, bat egingo du eguneroko bizitzan, bai pertsonalki bai profesionalki, euskerearen erabilera sustatzen duen gizarte ekimen honekin.

SPRI Taldearekin lankidetzan, euskeraren normalizazioarekiko dugun konpromisoa berresten dugu, hizkuntza ohituren benetako aldaketa sustatuz.
Edizio honetan, gure taldeetako 30 pertsona baino gehiago ari dira parte hartzen aktiboki ahobizi eta belarriprest gisa, eta 10 arigune baino gehiago identifikatu dira dagoeneko, harrera puntuetan, gelen alokairu zerbitzuan eta erosketa, finantza eta komunikazio sailetan bezalako gune garrantzitsuetan banatuta.
“Elkar mugituz egin dugu” lelopean, Euskaraldia 2025ek pertsonak, erakundeak eta entitateak gonbidatzen ditu komunikatzeko moduaz hausnartzera eta bizitzako esparru guztietan presentzia handiagoa lortzeko urrats sendoak ematera.
Lan-inguruneetan euskarraren estandarizazioa da EAEko Teknologia Parkearen helburu estrategikoetako bat.
Euskara, gure hizkuntza izateaz gain, gure identitatea eta ingurunearekin lotzen gaituen balioa ere bada. Beraz, Euskaraldian parte hartzea gure helburu estrategikoak aurrera eramateko eta, elkarrekin, etorkizun euskadilago bat eraikitzeko modu bat ere bada.
Euskararen erabileran aurrera egiteak herrialde gisa aurrera egitea esan nahi du. Eta guk, elkarlanean, egingo dugu!
