Itzuli ekimenetara
    Enpresa-berrikuntza

    Barne-ekintzailetza

    Ekimen honen helburua euskal enpresen gaitasunetatik abiatuta negozio berrien garapena sustatzea da. Horretarako, hazteko eta epe ertain zein luzera enplegua sortzeko potentzial handia duten proiektuak garatzen laguntzeko berariazko babesa eskaintzen zaie.

    Intraemprendimiento logo
    01

    Enpresa ekintzaileagoak

    Ekintzailetzari lotutako balioak —sormena, aldaketara egokitzea eta arriskuak hartzea, besteak beste— gure enpresa-sarean zabaltzea, enpresa ekintzaileagoak izateko.

    02

    Etorkizunari begiratzea

    Enpresen etorkizunari eta etengabe eraldatzeko beharrari buruzko hausnarketa sustatzea.

    03

    Estrategia propioak

    Enpresa bakoitzean barne-ekintzailetzako estrategia bakar eta besterenezinak garatzen laguntzea.

    04

    Negozio berriak

    Negozio berrien sorrera bizkortzea, enpresetan eskuragarri dauden talentua eta gaitasunak aprobetxatuz.

    BIC Araba

    Ekimen hau zure ikastetxean edo enpresan aktibatu nahi baduzu, hitz egin BIC Arabako taldearekin.

    Kontatu zure proiektua