Zabaldu

Irekita
Nazioartekotzerako laguntza.

75.000€ arte

Onuradunak

  • Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratuak badira.
  • Enpresa horien esportazioak ez du bere orotarako fakturazioaren % 50 gaindituko, aurreko urtean.
  • Onuraduna izan ahal izateko baldintzak dirulaguntzaren indarraldi osoan iraun beharko du.

 

Zure enpresaren jarduera esportatzaileak guztizko fakturazioaren %50 gainditzen badu, SAKONDU Programan parte hartu dezakezu.

Helburua

Zabaldu+ 2026 euskal enpresen nazioarteko presentzia bultzatzeko, merkatu berrietara iristea errazteko eta nazioartean duten posizionamendua indartzeko laguntza-programa da.

Zabaldu+ ez da aurreko Zabaldu programaren jarraipen hutsa; laguntza zabalagoa da, eta aurreko Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduketak bateratzen ditu. Horrela, programa berriak nazioarteko hedapena, enpresen arteko lankidetza eta atzerriko merkatuetan potentziala duten proiektuen garapena sustatzeko laguntzak deialdi bakar batean biltzen ditu.

Zenbatekoa

Laguntzek onartutako gastuaren %70eraino estali ahal izango dute, eta gehienez 75.000 euro enpresa bakoitzeko, banakako jarduketetarako.

Gastu onargarriak

  • Gastu diruz lagungarriak honako kategoria hauetan laburbil daitezke:

    • Nazioartekotze-estrategia egitea (kanpoko aholkularitza espezializatuaren bidez).
    • Jabetza industriala eta homologazioak, besteak beste:
      • Patenteen eta marken erregistroa.
      • Atzerriko merkatuetarako homologazioak, ziurtagiriak eta aurrekalifikazioak.
    • Nazioarteko azoketan, kongresuetan eta foroetan parte hartzea, erakusketari, bisitari edo online formatuan.
    • Nazioarteko prospekzio-bidaiak eta alderantzizko misioak (bidaia-poltsen bidez).
    • Nazioarteko marketina eta komunikazioa, besteak beste:
      • Marketin-planak.
      • Sustapen-materialaren egokitzapena.
      • Katalogoak, liburuxkak eta nazioarteko merkatuetarako webguneak.
      • Publizitatea eta kanpaina digitalak.
      • Produktuen aurkezpenak eta sustapen-ekintzak.
      • Harreman publikoak.
      • Sustapen-formatu digital berriak.
      • Artikulu zientifikoen (papers) argitalpena.
    • Atzerriko ezarpenak, besteak beste:
      • Eraketa-gastuak.
      • Bideragarritasun-azterketak, negozio-planak eta due diligence.
      • Langileen hautaketa, alokairuak eta hornidurak lehen urtean.
    • Merkatuetara sartzeko aholkularitza, besteak beste:
      • Merkatu-azterketak.
      • Aduana- eta muga-zergen azterketak.
      • Nazioarteko merkatuetan sartzeko edo bertan sendotzeko aholkularitza.
      • Bezero, banatzaile edo bazkide komertzialen bilaketa.
      • Lan-agenden prestaketa.
      • Jasangarritasunari eta erosketa publiko berritzaileari buruzko azterketak.
    • Nazioartekotze-proiektuan egindako barne-orduak.
    • Helburuko herrialdeko merkataritza-agente eta ordezkariak.
    • Proiektu pilotuak, besteak beste:
      • Langileen kostuak.
      • Materialak eta hornidurak.
      • Makineriaren edo osagaien garraioa eta instalazioa.
      • Ziurtapenak.
      • Kontzeptu-probak (proof of concept).

    Ez dira diruz lagunduko, besteak beste:

    • BEZa eta gainerako zergak, tasak edo kontribuzioak.
    • Prezio publikoen mende dauden erakunde publikoek emandako azterketak edo zerbitzuak.
    • Pilotu programaren aurreko deialdietan dagoeneko finantzatutako proiektu pilotuen gastuak.

Eskaerak aurkezteko epea

Irekita

Araudia

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea

Learn how we helped 100 top brands gain success

bic araba
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.