Arabako Cuico eta LIS Data Solutions startupak ANCESen berrikuntza irekiko programaren 9. edizioko 11 erronken artean irabazle izan dira.

Espainiako CEEIen Elkarte Nazionalak (ANCES) joan den maiatzaren 20an ospatu zuen, 11 corporate handiren laguntzarekin, Ances Open Innovation programaren amaierako ekitaldia. Ekitaldia Madrilgo BStartup Banco Sabadellen egoitzan egin zen, eta bertan enpresa traktoreek parte hartu duten startup eta enpresa berritzaile gazteen artean euren erronka teknologikoetarako jasotako irtenbiderik onenak zein izan diren jakinarazi zuten. Orain, lankidetza-harreman berri bati emango zaio hasiera enpresa finkatuen eta “soluzio emaileen” artean.

BIC Arabatik oso pozik gaude babesten ditugun Arabako startupak, Cuico eta LIS Data Solutions, Ances Open Innovation 2026 programako 11 irabazleetatik 2 izan direla iragartzeaz.

 

Cuico Health SLk CINFArekin garatuko du proiektua.

LIS Data Solutions-ek DENSOTENekin garatuko du proiektua

Zorionak!!

 

PARTAIDETZA ERREKORRA

Ances Open Innovation programaren 9. edizio honek berriro ere erakutsi du “Espainiako ehun berritzailearen indarra”, Cristina Fanjul ANCESeko presidente eta berrikuntza irekiko programa honen koordinatzailearen hitzetan; izan ere, enpresa traktoreek 214 irtenbide jaso dituzte euren erronka teknologikoetarako, inoizko kopururik handiena.

Gustatu zaizu sarrera hau? Konpartitu ezazu!

Learn how we helped 100 top brands gain success

bic araba
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.