Vam App startup arabarra BIME STARTUP COMPETITIONerako hautatu dute
Adimen artifizialak bultzatutako eta kultur informazio guztia leku bakar batean zentralizatzeko diseinatutako VAM aisialdi eta kultura plataforma aukeratu du BIMEko epaimahaiak. Egoitza Gasteizen duen enpresa txiki honek denbora gutxian lortu du funtsezko tresna bihurtzea Euskadiko aisia eta kultura osoa ezagutzeko.
Sergio Armentiaren zuzendaritzapean, Pablo Pau, Mathias Gimenez, Data Value, Nomad Digital eta Talenom taldeekin batera, VAM hazten eta ikasten ari da, aisialdiaren eta kulturaren behin betiko tresna bihurtzeko.
“Horrelakorik ez litzateke posible izango BIC Araba, SPRI Taldea, Merkataritza Ganbera eta Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomikoko Zerbitzurik gabe”, azaldu dute sortzaileek. “Saiatuko gara zuen maitasunaren eta babesaren mailan egoten, eta Araba eta bertako kultura irudikatzen, kultura guztiek beren VAMa esku-ahurrean izan dezaten amets egiteari utzi gabe”.
PARTEKATU