2020, Urria 2

Txakurrentzako lehen euskal moda-markak Gobak du izen

Txakurrentzako lehen euskal moda-markak Gobak du izena eta Arkaitzen eta Marianen ekimenez sortu zen. Animalienganako eta naturarekiko maitasuna dute oinarri eta txakurren moda ulertzeko modu berri bat sortu nahi izan dute.

Txakurren munduari lotutako jarduera profesionaletan urteak eman ondoren, Gobak izeneko enpresa garatzen joan ziren, diseinuak eta materialak berritzen dituen eta produktu bakoitzean zerbait berria sortzen duen marka-kontzeptua. Patentatutako hiru produktu dituzte, eta beren diseinuetan txakurren erosotasuna eta mugimendua errazten dituzten lerro organikoak lehenesten dituzte. Naturan inspiratutako egungo koloreak hautatzen dituzte. Hala, hiri-estiloko jantziak sortzen dituzte, xumeak eta, aldi berean, dotoreak, pertsonen eta pertsonen lagun minen bizitzak errazteko asmoarekin.

Erabat kontzientziatuta daude fabrikazio jasangarriarekin eta karbono-aztarnaren murrizketarekin. Ildo horretatik, Araban eta Gaztela-Mantxan egiten dituzte fabrikazio-prozesu guztiak, modu horretan, tokiko ekonomia bultzatzeko. Ingurumena eta pertsonak errespetatzen dituzten materialak eta prozesuak baino ez dituzte erabiltzen. Horrez gain, oso produktu sendoak egiten dituzte, beren balio-bizitza luzatzeko asmoarekin. Patentatu duten azken produktuetako bat ohe-kontzeptu berri bat da, hondakinak % 66an murrizten dituena.

Gobak produktuak www.gobak.shop webgunean eros daitezke, baita hainbat autonomia erkidegotan kokatutako saltoki fisikoetan ere.

PARTEKATU