Ron Zahavi: arrakastarako gakoak Gauzen Internetaren garaian
Microsoft-eko IoT Estrategiako Zuzendariak Gasteizen jorratuko ditu hiperkonektatutako munduan arrakasta izateko gakoak
Hitzaldia Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan kokatzen da
Objektu guztiek inguratzen gaituzten errealitatearekin erabateko konexioa izango dutenean, gauzak aldatu egingo dira ezinbestez. IoT (Internet of Things) datozen urteotan industrian negozio-aukera gehien eragingo duen joera da. IDCren arabera, negozioen heren batek IoT soluziobideren bat abian jarri du jadanik, eta %43 hurrengo urtean egitea aurreikusten du.
es una de las tendencias que generará más oportunidades de negocio para la industria en los próximos años. Según IDC, un tercio de los negocios ya han lanzado una solución IoT y el 43% planea hacerlo durante el próximo año.
Abenduaren 15ean bere ikuspegia partekatuko du Ron Zahavi adituak, Microsoft etxeko IoT-eko Estrategia-buruak erakunde eta enpresa arloetako ordezkariekin.
Hitzaldi eta solasaldia UpEuskadi, Barne-Ekintzailetza sustatzeko ekimenaren barruan kokatzen da. Kontuan izan behar da, gainera, Ron Zahavi Eusko Jaurlaritzaren BIND4.0 plataformaren barruan “mentorea” ere badela. Enpresa eta startup-en arteko negozio-harremanak eta lankidetza-proiektuak sortzea eta bizkortzea da plataforma honen helburua.
Ron Zahavi adituaren ardura da Microsoft-eko IoT estandarren estrategia unitatea zuzentzea. 30 urtetik gorako esperientzia du goi-mailako ardura teknologiko eta kudeaketa-esparrukoetan, bai nazioarteko konpainiatan zen enpresa pribatuetan, askotariko sektoreetan. Bere ikuspegia, beraz, interes handikoa da industria teknologikoaren gaur egungo orientabideak ulertzeko, negozio-hazkunde aukerak jorratzeko eta honek guztiak abiaraz ditzakeen erronka lehiakor berriez hausnartzeko.
IoT delakoak (Gauzen Internet) abian jarriko duen aldaketa sakona jadanik errealitatea dela esaten dute aditu batzuek; zenbaiten iritziz, 2020. urtean izango da aukera berri horien guztien “leherketa”. Zer aldatuko da? Den-dena, adituen iritziz. Orain arte geure inguruarekin izan ditugun harreman molde guztien zentzua eraldatu egingo da, eta horrek aukera eta erronka berrien aurrean jarriko gaitu.
⎯ Ekitaldia abenduaren 15ean egingo da Miñaoko Arabako Parke Teknologikoko Eraikin Nagusian, 9.00etatik aurrera.
⎯ Hitzaldian parte hartzea doan da, baina aldez aurretik eman behar da izena, eta tokia gorde.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]
PARTEKATU