2016, Maiatza 18

Rafael del Pino fundazioak ematen duen proiektu teknologiko onenerako saria lortu du OPTIMUS 3D SL-k errendimendu handiko enpresak bizkortzeko Lazarus programaren barruan

OPTIMUS 3D SL “startup”ak, BIC Arabako enpresa berritzaileen hazitegian (Arabako Teknologi Parke) kokatzen denak, Rafael del Pino Fundazioaren saria jaso du proiektu teknologiko onena izateagatik, errendimendu handiko enpresak bizkortzeko Lazarus programaren barruan. Caja Rural de Castilla la Manchako Berrikuntza eta Ekintzailetza Fundazioak sustatu du aipatutako programa. 2015eko azaroan, aukeratu zuten, beste 11 proiekturekin eta enpresarekin batera, estatu osoan aurkeztu ziren 232 proiektu eta enpresen artean.

Rafael del Pino Fundazioa nazioarte mailan ezaguna da enpresa-zuzendariak trebatzen laguntzen duelako ekimenak eta gaitasunak arrakastarekin gauza ditzaten, herritarren osasuna eta bizi-baldintzak hobetzen lagun dezaten eta izaera ekintzailea eta jarduera ekintzailea susta ditzaten.

Saria MIT-era joateko bidaia da, non gehitze-fabrikazioko eta bioteknologiako ikertzaile garrantzitsuekin izango diren zenbait egun iraungo duen topaketan; horri esker, bultzada handiagoa emango zaie Optimus 3d, SL enpresak gehitze-fabrikazioan oinarrituta garatzen dituen ikerketa- eta garapen-proiektuei.

Optimus 3D, SL enpresak gehitze-fabrikazioko zenbait teknologiatan oinarritutako ingeniaritza- eta fabrikazio-zerbitzuak ematen ditu; 4.0 Industrietako fabrikazio aurreratuen oinarrizko teknologiak dira. Zenbait sektorerentzat egiten du lan, esaterako, automozioa, aeroespaziala, industriala eta medikuntzakoa.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU