EKIMENAK
Barne-ekintzailetza
Deskribapena
Ekimenaren helburua da euskal enpresen gaitasunetatik abiatuta, negozio berriak garatzea, eta horretarako ekimenak berariazko laguntza eskuratuko die epe ertain eta luzera handitzeko eta lanpostuak sortzeko aukera duten proiektuak gara ditzaten. Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimena, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren garapen eta azpiegitura Sailak bultzatzen du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (BIC) lankidetzarekin.
Ekimenaren helburuak
- Ekintzailetzari lotutrako balioak hedatu (sormena, aldaketari egokitzapena, arriskuak jasatzeko ohitura, eta abar), gure enpresa-komunitatean, ekintzaileagoak diren enpresak izaten lortzeko.
- Negozioaren etorkizuna eta etengabeko eraldaketa beharraren hausnarketa sustatzea.
- Enpresa bakoitzean barne-ekintzaile estrategien garapenean lagundu.
- Negozio berrien sorrera bizkortu, talentua eta enpresek dituzten gaitasunak aprobetxatuz.
Ekimena jarraituko du eta denbora horretan, askotariko jarduerak izango dira: euskal enpresen praktika onak ezagutarazteko difusioa, adituekin lan-saioak, eta berariazko akonpainamendu enpresariala, enpresatan proiektuak garatzeko.
Ekimena 50 langiletik gorako industria-enpresetarako zabalik dago; edozein kasutan, aberastasun eta enplegua sortzeko aukera handiak dituzten negozio berrietarako bestelako proposamenak ere aztertuko lirateke, eskaintza egonez gero.