2015, Iraila 29

PlanetEnergy empresak, CEIAn kokatutakoak, Oskotz baserria (Nafarroa) biztanleen gorotzekin elikatuko den munduko lehen energia-irla bihurtuko du.

 

Meghan Sappek zuzentzen du Planet Energy ingeniaritza-enpresa, eta CEIAn kokatuta dago. Izaera sozial handia du enpresak, eta “Komunitate Energetikoak” eraikitzen ditu, hots, energia berriztagarriak ekoiztu eta kontsumitzeko sistema integratuak.

Bere eta Iñigo senarraren ametsa egia bihurtuko da datorren urteko udazkenean, eraikitzen ari diren etxebizitza abian jartzen dutenean, alegia. Energiaren auto-hornikuntzari dagokionez, etxea eredu izango da mundu mailan, sarera konektatzeko beharrik izango ez duen energia-irla izango baita.

Proiektuaren bitxitasuna da instalazioa hornitzeko beharko den energia asko biztanleen gorotzetatik sortuko dela. Horri esker, erreferentea izango da mundu luze-zabalean, Meghanek eta Iñigok elkarrekin zenbait urtez arlo horretan egin duten lanari esker. Instalazioetan beharko den energia guztia prozesu berriztagarrien bidez sortuko da. Hortaz, eguzkiko modulu fotovoltaikoen bidez sortuko dute elektrizitatea, sorgailu eoliko txiki batzuek lagunduta, eta 10kw baino gehiago sortuko da; beraz, etxean beharko den elektrizitatea baino askoz gehiago.

Zoru bero-emaile bidezko beroketa, ur bero sanitarioa eta sukalderako ura biztanleen gorotzen bidez sortuko da; gorotzak biltoki batera joango dira, eta horren bidez, hondakinak metanizazioaren bidez biogas bihurtzeko prozesua hasiko da.

Etxean izango diren 4 zaldi eta 8 pertsonaren bidez auto-kudeatuko da sistema.

Laburbilduz, proiektu pilotua da eta munduko beste herrialde batzuetara hedatzea du helburu.

PARTEKATU