Oboid enpresak, BIC Araban kokatuta, Arabako Teknologia Parkeko sarrerako bidean instalatu du doppler aforatzailea
Arabako Teknologia Parkea bertako enpresen produktu eta zerbitzuen enbaxadore onena bihurtu da. Duela hilabete baino gutxiago, Meteo for Energy enpresak Parkeko argiteria kudeatzeko proiektua abiarazi zuen eta, orain, BIC Araban dagoen Oboid enpresak jarri du proiektua martxan Parkearekin elkarlanean. Ildo horretan, Parkean finkatutako beste erakunde batzuekin batera gauzatuko dituen proiektu berriak ari da Parkea lantzen.
BIC Araban finkatuta dagoen Oboid enpresak ibilgailuen aforatzaile bat instalatu du Arabako Teknologia Parkean; hau da, bide jakin bateko ibilgailuen zirkulazioa zenbatzen dituen gailua. Zirkulazioari buruzko datuak ere ematen ditu; hala nola, ibilgailuak zer datatan, ordutan, abiaduratan ibili diren eta zer motatakoak diren.
“Aforatzailea” instalatzearen helburua Oboid enpresari sistemak ondo funtzionatzen duela egiaztatzeko aukera ematea eta Arabako Teknologia Parkeari sartu-irteneko zirkulazioaren inguruko xehetasunak jakinaraztea da. Oso baliagarria izango da informazio hori etorkizuneko jardueretarako.
PARTEKATU