2016, Ekaina 29

Mybranak, BIC Araban dagoen enpresak, Shanghaiko Mobile Word Congressen hartu du parte

Teknologia mugikorrean liderra den kongresua Shanghi New International Exhibition Centre-en (SNIEC) egingo da gaurtik, ekainaren 29tik, asteazkena, 2015ko uztailaren 1era arte, ostirala. Hori da 4 Years From Now-ek (4YFN) aukeratu duen esparrua nazioarteko 60 inbertitzaile baino gehiago biltzeko, eta oinarri teknologikoa duten zenbait enpresa-proiektu ezagutuko dituzte; horietako bat, Mybrana da.

Mybrana aplikazio mugikor bat da, eta errealitate handitua erabiltzen du pertsonen eta tokiren gainen denbora errealean zenbait efektu berezi gaineratzeko. Segundo gutxitan erabiltzaileak erraz sor dezakeen errealitate misto hori bideoz partekatu daiteke sare sozialen bidez.

Donostiako Enigmediak ere parte hartuko du ekitaldian, baita ondoko proiektuek ere: i2factory, Tiendeo, Familyar, Cronos Group, Adele Robots, Cuatroochenta, J21 Partners & Ventures, Crazy4Media, Accent Systems, Globalcomm Europe, CTTC, Bibold, víntegrisTECH eta mooveTeam.

Aipatutako inbertitzaileen artean, 4YFN-ko Investors Club-eko kideak daude; gehienak Asiatik eta Europatik datoz, eta Francisco Badia (Impulse2grow), Christopher Maynard (H2A Ventures) eta Juan Álvarez espainiarrak ere han izango dira (Seed&Click), besteak beste.

Atzo, ekainaren 28an, inbertitzaileen komunitateko eta IKT sektoreko 25 kide ibilbide bat egin zuten Shangaiko ekosistema ekintzailea ezagutzeko. Bertaratuek, gainera, workshop programa zabalean ere sartzeko aukera izan zuten; ondokoak nabarmentzen dira: ‘How to do Business in Silicon Valley, Europe and China: Pros and cons’ Eneko Knorren eskutik (Ludeiko sortzailea eta CEO); ‘Angel Investment in Spain and Europe’, Juan Álvarezek eskainita (Seed & Clic-eko CEO); eta ‘How to pitch the press in Europe’, Tilo Bonowek eskainita (PIABO-ko CEO).

Kongresuaren entitate antolatzailearen, GSMAren, ustez, 50.000 pertsona baino gehiago bilduko dira, telefonia mugikorreko eta antzeko sektoreetako profesionalak eta kontsumitzaileak.

[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU