2015, Abendua 4

Mizar Additive Manufacturing enpresak 2015eko Arabako Berrikuntza saria, SEA eta Parkeak emandakoa, jaso du

Mizar Additive Manufacturing enpresak 2015eko Arabako Berrikuntza Saria, SEAk eta Parkeak emandakoa, jaso du, Trimek eta Tuboplastekin batera. Sarien bigarren edizioa izan da. Airestudiok, iaz kategoria horretan saria jaso zuen enpresak (CEIAn ere dago), eman zion saria.

Arabako Berrikuntza Sarien bigarren edizioak —SEA Arabako Enpresariakek eta Arabako Teknologia Parkeak batera antolatukoa— onartu egin du ondoko enpresek berrikuntzaren eremuan egin duten lana: MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING mikro-ETE kategorian, TRIMEK enpresa txikien kategorian eta TUBOPLAST HISPANIA enpresa ertain eta handien kategorian.

Arabako Teknologi Parkeko auditorioan banatu dira sariak, eta Arabako Berrikuntza Sarien bigarren ediziora 34 enpresa aurkeztu dira, guztira, 36 proiektu berritzailerekin; oso jarduera-sektore anitzekoak izan dira. Epaimahai tekniko batek baloratu ditu horiek guztiak.

MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING proiektua nabarmendu da teknologia gehigarri izenekoen bitartez konponbide berritzaileak diseinatu, garatu eta ekoiztu dituelako. Horri esker, material plastikoetarako zein metalezko aleazioetarako zenbait konponbide aurreratu eskaintzen ditu, eta zenbait berrikuntza tekniko garrantzitsurako aukera ematen du hainbat sektoretarako, esaterako, sektore aeroespazialerako edo mediku sanitarioko sektorerako. Espezializazioa eta trebakuntza dela-eta, sektorean lehena da Espainian eta hirugarrena Europan.

PARTEKATU