Mendizabalak asteburu honetan Euskelec ekimenaren VII. edizioan parte hartuko duen ibilgailua aurkeztuko du
Taldea CIFP Mendizabala LHIIko Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen sistemen mantentze eta segurtasuneko espezializazio-ikastaroko ikasleek eta ikastetxeko Automozio Saileko irakasleek osatzen dute. Ikasturte hasieratik lanean ari diren 10 gazteek, Euskelec erakundearen erronka guztiak gaindituz, auto elektrikoaren diseinuan berrikuntzaren aldeko apustua egiten dute. Ez daude prest aurreko edizioan San Mamesen lortutako lehen postua kentzen uzteko. Aurreko urteko diseinutik abiatuta, monoplazaren fabrikazio aurreratuan hainbat hobekuntza egin dira “, adierazi dute zentroko Automozio Sailetik.
PARTEKATU