LABENCORek ENAC egiaztapena lortu du bere korrosio-saiakuntzetarako
15/02/27an, CEIAn kokatutako Lanbencor enpresak (Laboratorios de Ensayos de Corrosión, S.L.) Ziurtapeneko Erakunde Nazionalaren (ENAC) egiaztapena lortu du UNE-EN ISO/IEC 17025:2005 erreferentzia-arauarekin bat etorriz (saiakuntzen eta kalibrazio-laborategien gaitasunen baldintza orokorrei buruzkoa da aipatutako araua).
Egiaztapen horretan, 1133/LE2199 zenbakikoan, ondoko korrosio-saiakuntza sartzen dira:
• Korrosiorako erresistentzia laino gazian, UNE-EN ISO 9227:2012 araua
• Korrosiorako erresistentzia atmosfera hezean, UNE-EN ISO 6270-2:2006 araua
• Korrosio klinikorako erresistentzia, VW PV1210:2010 araua
• Korrosiorako klinikorako erresistentzia , UNE-EN ISO 11997-1 araua, B:2007 zikloa
Ikuskatzaile tekniko espezializatu batzuen bidez, ENACek ikuskaritzetan zenbait ebaluazio zehatz egiten ditu laborategiaren gaitasun teknikoan eragina duten kudeaketa-baldintzen eta baldintza teknikoen inguruan. Laborategiak langile kualifikatuak eta esperientziadunak dituen; beharrezko ekipamendu eta azpiegitura egokiak dituen jarduerak gauzatzeko; lan-metodo eta -prozedura egokiak aplikatzen dituen, eta egindako saiakuntzen trazabilitatea ziurtatzen du. Laburbilduz, jarduera kudeatzeko orduan kalitatea ziurtatzeko konfiantzazko sistema sendoa duen edo ez.
Hori dela eta, gero eta bezero gehiagok eskatzen dituzte ISO/IEC 17025:2005 arauaren arabera ENACek egiaztatutako laborategien zerbitzuak, beraien produktuen inguruko saiakuntzak egin ditzaten. Bestalde, enpresa askok laborategi egiaztatuen zerbitzuak eskatzen dituzten, saiakuntzetan egiaztatzeko beharra ez badute ere, laborategiak ondo egiten duela lan uste dutelako, gaitasun teknikoak onartu eta erakutsi baitu.
Hortaz, egiaztapen horren bidez, formalki onartu da LABENCOR enpresaren gaitasun teknikoa, eta horrek fidagarritasunari dagokionez balio erantsia ematen dio, eta bezeroen konfiantzan du eragina. Horri guztiari esker, antolakundearen irudia indartuko da eta bultzada bat ematen zaio duen lan-filosofiari. Beraz, Labencorek jarraituko du hobetzen eta zerbitzuak eguneratzen kalitate-zigiluarekin jarraitzearren; korrosio-saiakuntzako laborategien artean lehen mailan kokatu baitu.
PARTEKATU