2016, Apirila 5

LABENCORek ENAC akreditazioa zabaldu du korrosio-entsuguetarako

LABENCOR enpresak (Laboratorios de Ensayos de Corrosión, S.L.) Ziurtapeneko Erakunde Nazionalaren (ENAC) akreditazioa zabaltzea lortu du, UNE-EN ISO/IEC 17025:2005 erreferentzia-arauarekin bat etorriz lortutakoa (saiakuntzen eta kalibrazio-laborategien gaitasunen baldintza orokorrei buruzkoa da aipatutako araua). Horri esker, LABENCORek gaitasun tekniko egiaztatua du entsegu kopurua gehiagorako.

Hortaz, aipatutako egungo akreditazioak, 1133/LE2199 zenbakikoak,
ondoko korrosio-entsegu gain hartzen ditu:

– Korrosiorako erresistentzia laino gazi neutroa (NSS), laino gezi azetikoan (AASS) eta laino gezi kuproazetikoan (CASS), UNE-EN ISO 9227:2012 arauaren arabera.
– Korrosiorako erresistentzia atmosfera hezean, UNE-EN ISO 6270-2:2006 arauaren arabera.
– Korrosiorako erresistentzia atmosfera hezean sufre dioxidoa dagoenean (Kesternich), UNE-EN ISO 6988:1996 eta DIN 50018:2013 arauen arabera.
– Korrosio ziklikorako erresistentzia, VW PV1210 arauaren arabera
– Korrosiorako ziklikorako erresistentzia , UNE-EN ISO 11997-1 arauaren arabera (B:2007 zikloa)

Akreditazioa zabaltzearen ondorioz, formalki onartu da LABENCOR enpresaren lan-filosofia, eta horrek fidagarritasunari dagokionez balio erantsia ematen dio, eta bezeroen konfiantzan du eragin zuzena. Horri guztiari esker, antolakundearen irudia indartuko da.

LABENCOR enpresaren ustez, entseguen eskaintzari dagokionez egin duen jauzi kaulitatiboa merkatuen gogokoa izango da, eta prozesuak eta lehiakortasunaren kalitatea hobetzen lagunduko die.

LABENCORek jarraituko du hobetzen eta zerbitzuak eguneratzen kalitate-zigiluarekin jarraitzearren; laborategia korrosio-saiakuntzako laborategien artean lehen mailan kokatu baitu.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU