INIZIA 2017 sarien banaketa
3 D digitalizaziorako estudio bat sortzeko proiektuak irabazi du Arabako Campuseko INIZIA sarien 7. edizioa
Iván Igartua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordea buru izan den ekitaldian, UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibertsitateko Ekintzaile INIZIA sariak, 7. ediziokoak, banatu dira. David Montero Araba BICeko zuzendariak eta Arantza Beitia Arabako Campuseko Garapenerako zuzendariak lagunduta egon da ekitaldian errektoreordea. Deialdia INIZIA Arabacampus programatik dator, bertan biltzen baitira hainbat jarduera kultura ekintzailea unibertsitateko kideen artean sustatzeko xede dutenak eta BIC Arabarekin elkarlanean antolatzen direnak.
INIZIA sariak pertsona hauei zuzenduta daude: UPV/EHUko tituludunak edo graduatu ondokoak eta edozein ziklotako ikasleak, irakasle-ikertzaileak edo UPV/EHUn bertan egindako ikerketaren emaitzaren ondorioz sortutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak. Sari horiek baliatu egin behar dira prestakuntza jardueretan eta proiektuaren analisia eta heltzea gauzatzeko zerbitzuetan (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketak eta prototipoak egitea, materialak eskuratzea, etab.).
Saritutako proiektuak
Lehen saria (1.000 €): GARMA Z, Escáner 3D (GARMA Z, 3D eskanerra)
Natalia Ortiz Betancur andrearen eta Iker García Santander jaunaren proiektuaren bidez, 3D digitalizaziorako estudio bat sortu nahi da, ondoren inprimatu ahal izateko. Hau da, Gasteizko herritarrei ez ezik, Euskal Herrikoei ere beren burua betiko miniaturako eskultura bilakaturik gelditzeko aukera eman nahi zaie. Bestalde, 3D atzemate digitalerako zerbitzu bat eskaini nahi zaie haien arte lanen kopia egin nahi duten artista, eskultore, diseinatzaileei eta abarri.
Akzesita (500 €): ELCAVI-El camino del viajante (Bidaiariaren bidea)
Jokin Fernández Moraza jaunaren proposamen nagusia da enpresei gehiago saltzen laguntzea haiekin joanda, prestakuntzaren bidez, salmenta prozesuan eta bisita komertzialetan haiekin egonda. Proiektuak batu egin nahi ditu salmenta tradizionaleko prozesua eta coaching, neurozientzia eta adimen emozionaleko teknika berriak. Saltzen ikasten dabilenari lagunduko diote jakin dezan pertsona nola sentitzen den saltzerakoan. Azkenik, proietuak zerbitzu ereduak bilatu nahi ditu enpresaren salmentarako gaitasuna hobetzeko ikasten dabilenaren esperientziaren bitartez.
Akzesita (500 €): Juega comiendo, come jugando (Jolastu janez, jan jolastuz)
Proiektuaren xedea da haurrek ikasi, kontzientzia hartu, haiei dagozkien ariketak egin, janari berriak jan ditzaten, etab. Horretarako, Alba Cruz Martin andreak udalekuak antolatu nahi ditu gehiegizko pisua edo obesitatea duten 9 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat. Kolektibo hori eta adin tarte hori hautatu dira zientifikoki frogatuta dagoelako adin horietan eraginkorrago barneratzen dela ikasten dena.
PARTEKATU