I+med enpresa arabarra nagusitu da ekintzailetza berritzailearen Toribio Echevarria sarietan
Sari horiek Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, ekintzaileen zeregina aintzatesteko, ekintzailetza berritzailea bultzatzeko eta enpresa-proiektuak sortzeko helburuarekin. Industriaren/iraunkortasunaren, manufaktura aurreratuaren, bizitzaren zientziaren eta IKTaren sektoreetako 37 enpresa-ekimen aurkeztu dira edizio honetako deialdian.
Enpresa irabazleak gaur eguerdian jakinarazi dira Eibarren, sariak emateko ekitaldian bertan. Ekitaldian, Euskadiko enpresaren, hezkuntzaren eta instituzioen esparruko ekintzaile eta ordezkari ugari izan dira.
Toribio Echevarria sarien 26. edizioko enpresa irabazleak
”ENPRESAKO IDEIAK/PROIEKTUAK” KATEGORIA
• Enpresako ideien/proiektuen saria
Nebulok
Gailu medikoen ikerketa, diseinua eta fabrikazioa, arnas terapien esparruaren barruan.
• Sari teknologikoa
WimbiTek
Fauna basatia monitorizatzeko sistemak.
“ENPRESA BERRIA” KATEGORIA
• Enpresa berriaren saria
Countercraft
Zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta.
• Sari teknologikoa
I+Med
Medikamentuen kontrolpeko liberaziorako nanohidrogel biopolimeriko injektagarrien ikerketa eta garapena.
• Nazioartean hedatzeko laguntzaren saria
Countercraft
Zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta.
EIBARKO ENPRESAREN “IÑAKI GOENAGA” SARIA
Urkotronik
25 urtetik gorako esperientzia duen vending-enpresa, saltzeko makinak eta ostalaritzako makinak saltzen diharduena.
BIKAINTASUN EKINTZAILEAREN “IÑAKI GOENAGA” SARIA
Likuid Nanotek
Mintz zeramikoak fabrikatzen ditu eta iragazte-soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, uraren, hondakin-uren eta petrolioaren kudeaketarekin lotutako industria-jardueretarako.
“Enpresako ideiak/proiektuak” eta “Enpresa berria” kategoriek 10.500 euroko diru-saria dute, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako zenbait programatarako sarbidea ematen dute. Garapen teknologikoari eta nazioarteko hedapenari laguntzeko kategorietan saritutako enpresek, oro bat, diru-laguntzak eta aholkularitza dituzte aurrerapen horiek euren proiektuetan jorratzeko.
Entrega-ekitaldia
Toribio Echevarria sariak emateko ekintza gaur eguerdian izan da Eibarko Ik4-Tenkiner zentroan.
Ekitaldian zehar mahai-inguru bat izan da “Etorkizuneko enpresak sortzen” izenburupean. Mahai-inguruan uztartu egin dira ekintzaile hauen esperientzia eta iritziak: Gema Climent, Daniel Pardo eta Eneko Aldaba (Nesplora, Farsens eta Quimatryx enpresen arduradunak).
Ekitaldian, honako hauek mintzatu dira: Eibarko lehen alkateorde eta Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzi Alberto Albistegi; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusi eta Bic Gipuzkoako lehendakari Antton Tomasena; Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estíbaliz Hernáez; eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko foru diputatua, Ainhoa Aizpuru. Horiek guztiek adierazi dute zein garrantzitsuak diren Toribio Echevarria sarien gisako finkatutako ekimenak Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekintzailea bultzatzeko eta produkzio- eta enpresa-sarea eraldatzen laguntzen duten proiektuak aintzatesteko.
Sariketa hau sortu zenetik, 560 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuetan ia 35 milioi euro inbertitu dira, baita 700 lanpostutik gora sortu ere (gehienak kualifikazio handikoak).
Eibarko Udalak, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren zuzendaritzapean, eta Bic Gipuzkoak sustatu eta babesten dute ekimen hau, honako hauen lankidetzarekin: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Ekintzailetza Zuzendaritza; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua; Spri; Gipuzkoako Bazkundea; El Diario Vasco; Elkargi; eta Adegi, Cebek eta Sea euskal patronalak.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]
PARTEKATU