2014, Uztaila 14

Globe Testing enpresak, CEIAn kokatua, QA Roadshow’14 burutu du.

 

Uztailak 1 eta 11 artean QA RoadShow’14 ospatu da, software eta ALM probetan  liderra den Globe Testing enpresaren esku. Helburua softwarearen kalitatea bermatzeko europar teknologi enpresen prozesu, metodologia eta tresna ezberdinak ezagutzea eta erabiltzea izan da, eta jasotako informazio guztiarekin dokumentu bat argitaratuko da gutxi barru.

Txosten hau doan banatuko da softwareren kalitatean intersatuak dauden enpresen artean eta dokumentu horretan ezarriko den informazio guztia bidaian zehar egindako tailerretan oinarrituko dira .

QA Roadshow 2014 Europako 4 herrialdetan (Holanda, Suedia, Suitza eta Alemania) burutu da uztailean zehar eta Europako kalitate liderrak diren enpresa teknologikoak ikustatu dituzte, hala nola Philips HealthCare, Tele 2, Delivery Hero eta Spotify.

PARTEKATU