GAME.EUS Campusak bosgarren edizioa amaitu du Demo Day Batekin, bertan bost taldeek bideojokoen proiektuak erakutsiko dizkietelarik sektoreko adituei
– Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatu dute ekimena, eta EUNEIZ Fundazioak zuzendu du uztailean barrena. Ekimen horren baitan industriako profesional ospetsuek emandako hamar bat hitzaldi gauzatu dituzte.
– Ostegun honetan, abuztuak 1, Goiuri Jauregian ospatuko den Demo Day-n, mahai-inguru bat landuko da Euskadiko Gaming-ean adituak diren emakumeen parte-hartzearekin. Era berean, bi euskal talderen, bi katalanen eta Zaragozako baten bideojoko azeleratuen aurkezpena egingo da.
– Bost garatzaile-taldeek beren proiektuak erakusteko aukera izango dute abuztuaren amaieran Kolonian (Alemania) ospatuko den Gamescom azokan, programaren amaiera gisa.
GAME.EUS bideojokoen campus azeleragailua amaitu da. Izan ere, hilabete bateko lanaren ondoren, programaren bosgarren edizioa itxiko da gaur, Demo Day batekin. Bertan egitasmo honetan esku hartzen duten bost taldeek bideojokoen proiektuak erakutsiko dizkiete sektoreko adituei. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute, EUNEIZ Fundazioak zuzendu duelarik uztailean barrena. Proiektu horren barruan, industriako profesional ospetsuek emandako hamar bat hitzaldi publiko landu dira.
Ostegun honetan, abuztuak 1, Goiuri Jauregian ospatuko den Demo Day-n, “Emakume liderrak Gamingean Euskadin: Esperientziak eta Ibilbideak” mahai-ingurua izango da ikusgai, baita bost taldeen bideojoko azeleratuen jendaurreko aurkezpena ere. Azkenik, networking batek itxiko du proiektua, sortzaile eta garatzaileek sektoreko editore eta inbertitzaileekin harremanak izan ditzaten.
Euskal Herriko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek parte-hartu dute GAME.EUS bideojokoen campus azeleratzailean, F2P Campus-en lau urteko esperientziaren bilakaera dena. Hala, oraingo honetan tokiko talentua sortzearen eta sendotzearen eta Araban eta Euskadin bideojokoen sektorea bultzatzearen aldeko apustu sendoa egin da. Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko diputatu den Saray Zaratek eta EUNEIZ Unibertsitateko bideojokoetako graduen zuzendari akademiko Sandra Samperrek parte-hartu dute campus honen amaierako ekitaldian. Ikuspegi berriari esker, plataformak eta parte-hartzaileen artean garatu beharreko negozio-eredua (mobile, PC/kontsola, Free-to-Play, Premium…) zabaldu eta euskal jatorria lehenetsi dute. Hain zuzen ere, bost taldeetako bi euskal sortzaileek osatzen dituzte, talde gasteiztar bat eta veste bilbotar bat izan baita. Gainerako
taldeak, berriz, Kataluniako eta Zaragozako garatzaileei dagozkie.
Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko diputatu Saray Zaratek ziurtatu duenez, “irmoki sinesten dugu industria hasiberri honek duen potentzialean, eta Foru Aldundia sutsu ari da bultzatzen, kalitatezko enplegua sortzeko, talentua erakartzeko eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko duen gaitasuna aprobetxatzeko ahaleginean. Bere esanetan: “argi daukagu bideojokoen industriaren garapenak eragin ekonomiko handia izan dezakeela lurraldeko enpleguan datozen urteotan “.
Bestalde, EUNEIZ Unibertsitateko Bideojokoetako Graduen zuzendari akademikoa den Sandra Samperrek erakunde horrek sektorearen garapenerako eragile bihurtzeko egin duen apustua azpimarratu du, bideojokoetan bi titulazioren bidez talentua sortuz eta campus azeleragailu horrekin enpresa txikiak sendotzen eta profesionalizatzen lagunduaz. Era berean, erakundeen babesa eskertu dio bideojokoen sektoreari, “elkarrekin lan eginez ekosistema indartu eta Euskal Herrian enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dituen industria bihurtu ahal izango delako”.
EUNEIZ Fundazioaren aldetik, campuseko zuzendari David Darnesek “arrakasta handitzat” jo du GAME.EUS-en egindako lana. Darnesek nabarmendu duenez, ekimen honen ikuspegi berria bideojokoetako mikroenpresen estrategia eta kudeaketa-tresnen gabeziak betetzera dator, horiek erabakigarriak izaten baitira haien biziraupenean. Ildo horretan, campusaren helburua ezagutza eta baliabideak ematea izan da, batez ere enpresa-alderdietan, hala nola, Business Plan bat, aurkezpen on bat edo marketin eta salmenta plan bat egitea, parte-hartzaileen profil sortzailea osatuko duen negozio-ikuspegia ahalbidetzeko asmoz.
Programa horren arduradunak, BIC Arabak koordinatuta eta Gasteizko Udalaren eta EUNEIZ Unibertsitatearen babesarekin, gogorarazi du abuztuaren amaieran iritsiko dela hurrengo mugarria parte-hartzen duten taldeentzat. Izan ere, bideojoko hauexek Gamescom azokan izango dira, Europako hegoaldeko azokarik handi eta garrantzitsuenean (Kolonian, abuztuaren 21etik 23ra). Darnesek helarazi duenez, programaren xede Nagusia Gamescomera jotzea da, inbertitzaileekin eta editoreekin harremanetan jartzeko helburuarekin, sektorean dituzten itxaropen profesionaletan jauzi kualitatiboa emateko aukera emango dieten akordioak lortzeko ahaleginean. Bost astetan zehar prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua jaso dute, mentorien bidez, profesionalizazioa sustatzeko eta finantzaketa, hazkundea eta enpleguaren sorrera errazteko tresnak bereganatzeko.
Bideojokoaren industrian ibilbide luzea egin duten eta nazioarteko proiektuetan parte-hartu duten adituen artean, honako profesional hauek izan dira: Oscar Sahun, ekintzaile, diseinatzaile eta bideojokoen ekoizlea; Gerard Fernández, ekintzaile, inbertitzaile eta bideojokoen garatzailea; Ignacio Marín, ekoizle eta Gamelofteko Game Managerra; Arturo Monedero, AEVIko (Bideojokoen Espainiako Elkartea) lehendakariordea; EUNEIZeko irakasle, ekintzaile eta bideojokoen diseinatzailea; Sandra Samper, EUNEIZeko bideojokoen graduen zuzendari akademikoa eta negozioaren eta bideojokoen garapenean aditua; Sergi Manaut, elevator pitch ean eta public speaking-ean coacha, José Herráez, Ubisofteko komunikazio-zuzendaria, eta, azkenik, David Darnés bera, campus horretako zuzendaria, enpresaria eta bideojokoen eta teknologiaren aholkularia.
Gaur Goiuri Jauregian aurkezten diren proiektuak talde eta genero hauei dagozkie:
- Ametz Games: Gasteizko estudioa, dev bakar batez osatua. “Detective Firefly” puzzle narratiboko bideojoko bat da, zomorroz beteriko mundu batean kokatua dagoena. Bertan, Yakuza Mantisek usteldutako sistema baten konplize izan ala dena arriskatu erabaki behar da.
- Gaua Games: Aspaldiko garaiak gogora ekartzeko asmoz, Gaua Games Bilboko taldeak “Darby Is Here Forever” izeneko bideojokoa sortu du. Hauxe banpiro atsegin bati buruzko esperientzia retro bat da, duela 25 urte baino gehiago bideojokoak jokatzen hasi zen jende hori guztia liluratzeko helburuarekin.
- Can Pixel Studio: Katuen eta Bartzelonako arkitekturaren zaleek “Catcelona: a purrfect city” bideojokoaz gozatu ahal izango dute. Bideojoko horretan, Bartzelonan ezkutatzen diren 300 katu erreal bilatu behar dira. Zuri-beltzeko 2D esperientzia bat dugu hauxe, lasaitasuna eta dibertsioa tartekatzen dituelarik.
- Dhelpra Games: Kataluniako lau gaztez osatutako taldea dugu hauxe, bideojokoak sortzeko grina eta ilusioak bultzatuta. Mekanika eta sistemetan joko berritzaileak garatzeko helburuarekin, “Nomad Defender” aurkeztuko dute, genero berezi xamarren nahasketa duen Tower Defense jokoa
- Sidral Games: Zaragozako lau lagunek osatutako taldea da, erronka pixelatu eta mekaniko dibertigarriekiko duten grinagatik batu dena. “Hyperwired”, espazio-arku frenetiko bat da. Bertan, kargagailu bat zintzilik duen ontzi bat gidatzen duzu, eta zure energia eta baliabideak kargatu ahal izango dituzu etsaien olatuetatik bizirik irauten saiatzen zaren bitartean.
PARTEKATU