2024, Abendua 3

GAME.EUS bideojokoen Campusak VI. edizioan aurrez izena emateko epea irekiko du eta aurtengo deialdian martxan jarritako bi proiektu erakutsiko dizkio publikoari

– Programa trinko honetan esku hartu nahi duten guztiek gaurtik eta otsailaren  15era bitartean aurkeztu ahal izango dute 2025. edizioan parte-hartzeko  hautagaitza. 

– Bideojokoen azeleragailu-campusa Bilboko Big Conferencen egongo da aste  honetan, Espainiako iparraldeko bideojokoen industriako ekitaldirik  handienean, iazko edizio honetan abian jarritako bi proiekturen demo eta  aurkezpenarekin. 

GAME.EUS bideojokoak azeleratzeko  campusak gaur irekiko du VI. edizioan aurrez izena emateko epea. Aurten ere Gasteizen  ospatuko da. Datorren otsailaren 15era arte, bideojokoen proiektu batean aurreratzeko  interesa duten guztiek 2025eko ekainaren 10etik uztailaren 23ra bitartean landuko den  edizioan parte-hartzeko hautagaitza aurkeztu ahal izango dute. 

“Hasiera berri” hauxe bat dator GÁME.EUSek BIG Conference delakoan esku hartzearekin.  Izan ere, Espainiako iparraldeko bideojokoen industriako ekitaldirik handiena dena  abenduaren 6an eta 7an Bilbon egingo da. Ekitaldi honek programa honen nondik norakoak aditzera emateko eta, gainera, aurreko edizioan bizkortutako bi proiektu publiko  orokorrari erakusteko balio ahal izango du. 

“Hasi gara GAME.EUSen hurrengo edizioa sustatzen, eta ahalik eta agertokirik onenean  egiten dugu, BIG Conference delakoan, bideojokoen sektoreko eragile eta profesional  nagusientzako erreferentziazko jaialdi batean, non modu praktikoan erakutsiko dugun  campus honetako onena”, azaldu du David Darnés GAME.EUSeko zuzendariak. 

GAME.EUSek stand propioa partekatuko du EUNEIZ Unibertsitatearekin, campus honen  egoitzarekin, bere Fundazioaren bitartez zuzendua, eta Euskadin bideojokoen arloko  unibertsitate-gradu ofizialak dituen erakunde akademiko bakarrarekin. Azelerazio  programari buruzko informazioa emateaz gain -aurten astebete luzatuko dena-, joan den  edizioan azeleratutako bost jokoetatik bi probatu ahal izango dituzte bertaratzen direnek.  Zehazki, Ametz Games gasteiztar estudioaren “Detective Firefly” eta Bilbao Gaua Games  taldearen “Darby Is Here Forever” proiektuez gozatu ahal izango dute azokara hurbiltzen  direnek. 

GAME.EUSen xedeetako bat tokiko talentua sortzea eta atxikitzea da, baita sektore hauxe  Euskadin bultzatzea ere. Ekimena Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen 

dute, EUNEIZ Fundazioaren gidaritzeapean, eta Araba eta Euskadi bideojokoen  industriaren mapan jartzea bilatzen du. Proiektu horren bidez, Euskadiko bideojokoen  sektorera talentua erakarri nahi da, eta bertan aberastasuna sortu. “Taldeen euskal jatorria  lehenesten dugu, bideojoko proiektu aurreratu bat izan behar dute hauexek, eta horren  gainean hainbat tresna landu, Gamescom-en parte hartzeko azken helburuarekin”, azaldu  du GAME.EUS-eko zuzendariak. 

GAME.EUSek indie garatzaile-talde txikiak profesionalizatzea du helburutzat, kudeaketan,  marketinean edo komunikazioan trebetasunak eta tresnak emanez, finantzaketa lortzeko,  hazteko eta enplegua sortzeko. Programak mentoria indibidualak lantzen ditu, nazioko eta  nazioarteko industriako adituen eskutik, taldeek negozio-ikuspegia har dezaten, beren  potentzial eta negozio-aukera guztiak areagotzeko ere. GAME.EUSeko zuzendariak GAME.EUSeko standa bisitatzera animatzen ditu garatzaileak,  “etorkizuneko aukera asko eman diezazkiekeen programaz interesatzeko, prestakuntza eta  aholkularitza pertsonalizatua jasotzen baitute, beren proiekzio profesionalean jauzi  kualitatibo bat emateko ere”. Interesdunek preinskripzioa egin dezakete www.game.eus  webgunearen bitartez 

PARTEKATU