Finamik: Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea
Finamik, BIC Arabak babestutako proiektua, Innobide enpresan egindako barne-ekintzailetzako prozesu baten emaitza da. Enpresa hori espezializatuta dago erakunde publiko eta pribatuentzako ekintzailetzako eta barne-ekintzailetzako programen kudeaketan.
Ekintzaileei eta startupei tresna bat emateko helburuarekin sortu zen, enpresa baten ekonomia- eta finantza-plana modu arin, intuitibo eta profesionalean sortzeko eta aztertzeko, Excelen erabilerari lotutako akats eta frustraziorik gabe.
Irtenbide horrek aukera ematen die erabiltzaileei kolaboratzaileak beren proiektuetara gonbidatzeko, hainbat formatutan esportatzeko, oharrak egiteko, alderdi guztiak pertsonalizatzeko eta agertokiak sortu eta alderatzeko. Gainera, grafikoak, finantza-osasunari buruzko txostenak eta, jakina, ezinbesteko funtzionalitateak eskaintzen ditu, hala nola galdu-irabazien analisia, diruzaintzaren kudeaketa eta balantzea.
Finamik hiru erabiltzaile-talde nagusiri arreta emateko diseinatuta dago:
- Ekintzaileak eta startupak: Hemen aurkituko dituzue finantza-plan sendo eta profesional bat egiteko behar diren baliabide guztiak, dirulaguntzen, finantzaketaren edo inbertsioaren eskaerak aurkezteko funtsezkoa dena.
- CFO eta Controller: Haientzat, Finamik alternatiba perfektua da Exceleko plantilla zaharkituen aurrean. Digitalizazioaren bidez, beren prozesuen eraginkortasuna hobetzen dute finantza-plangintzan eta -analisian.
- Inbertitzaileak eta Finantza Erakundeak: Finamik-ekin, finantza-txostenak jasotzen dituzten formatua estandarizatzeko eta finantza-kudeaketa aztertzeko eta enpresen arteko konparazioak egiteko beharrezkoak diren datuak eskuratzeko aukera dute.
Zure lehen proiektua doan sor daiteke eta informazio gehiago www.finamik.com webgunean aurki dezakezu , eta berrikuntza guztien berri izan dezakezu linkedin profilari jarraituz.
PARTEKATU