F2p campus, munduko free-to-play bideo-jokoen lehen campus azeleratzailea, gaur amaituko da Gasteizen
Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoak F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusaren amaiera-ekitaldia hartu du gaur, munduko free-to-play bideo-jokoen lehen campus azeleratzailea, joan den uztailaren 16az geroztik Arabako hiriburuan garatu dena, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta eta BIC Arabak eta Basquegamek antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Hilabete hauetan, hautatutako 6 taldeek beren bideo-jokoen garapenean jardun dute sektoreko nazioarteko aditu onenetako hogeiren aholkularitzarekin, eta aipatzekoa da
aurten sektore horrek, Espainian soilik, 925 milioi euro mugituko dituela, gutxi gorabehera, 10.000 pertsonari baino gehiagori lanari emanez, zuzeneko eta zeharkako enpleguen artean. Mundu osoan 116.000 milioi euro fakturatzen dira urtean.
Arabako Foru aldundiko diputatu nagusiorde Pilar García de Salazar, Gasteizko Udalaren Garapen Ekonomiko Iraunkorreko zinegotzi Nerea Melgosa eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburuorde José Angel María Muñoz Otaegi egon dira ekitaldiaren buruan, eta campuseko zuzendarikide Jon Beltrán de Herediak eta Raúl Herrerok ere esku hartu dute, lehen edizio honen balantzea eginez. “Oso pozik gaude F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusaren garapenarekin, hemendik igaro diren sektoreko profesional guztiek zorionak eman dizkigutelako munduan aitzindaria den ekimen honen harira, eta, horrez gain, campusa bideo-jokoen garatzaile berriei aukera emateko gune gisa finkatu beharra ere azpimarratu dutelako. Bestetik, parte hartu duten talde guztiek lan bikaina egin dute, mentoreekin batera egin dituzten saio guztiak ahalik eta ondoen aprobetxatuz, campusak aurrera egin ahala talde horietako batzuek beren proposamenetan lortutako aurrerapen eta lorpen garrantzitsuek ezin hobeto erakustez dutenez”, adierazi dute.
Campusaren antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute, halaber, 18 hitzaldi irekiek izandako arrakasta, munduko hainbat adituren (Kim Krogh, Stephane Assadourian, Jonny Koo edo Amir Rajan, besteak beste) jakintza partekatzeko aukera eman duten heinean, “Candy Crush”, “Assasins´ Creed”, “A Dark Room” eta beste hainbat joko ospetsuren egileak direnak. “400 pertsonak baino gehiagok esku-hartze horiez gozatzeko aukera izan dute, non hainbat gai aztertu diren, hala nola monetizazioa, finantziazioa, marketina edo diseinuaren garrantzia free-to-play bideo-jokoen garapenean; merkatuan arrakasta handiena duten bideo-jokoak dira hauek, gehien saltzen diren 200dik 197k horrelako ezaugarriak baitituzte”, Jon Beltrán de Herediak eta Raúl Herrerok zehaztu zutenez.
Demo Day
Amaiera-ekitaldiaren barnean Demo Day berezi bat ere antolatu da, non campusean parte hartu duten sei taldeek —Giant Fox eta Garage 51 (Katalunia), Cogoo (Korea), Vectormonk (Ukraina), Hypeful (Malaga) eta Etorki (Gipuzkoa)— beren proiektuen egungo garapen-egoera aurkeztu duten, haietako batzuk dagoeneko merkaturatu direlarik, edota, Etorkiren kasuan, “Evil Nun” bideo-jokoaren eskutik, campuseko hilabeteetan milioi 1 deskargatik gora lortu dutelarik. Beste batzuek, Hypfulek adibidez, Gasteizko egonaldia aprobetxatu dute gamer topaketa bat egiteko, eta Artiumera bertaratu ziren gamerrek “Big Box” bideo-jokoa probatzeko aukera izan zuten. Guztiek ere beren standak ezarri dituzte gaur Arabako museoko Plaza aretoan, egindako aurrerapenak bertaratuekin partekatzeko.
Gainera, mahai-inguru interesgarri bat antolatu da, oro har bideo-jokoaren industria aztertzeko, eta, bereziki, kokatzen den lekuetan jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortzeko duen ahalmenaz hitz egiteko. Mahai-inguru honetan parte hartzaileak hauek izan dira: Kataluniako Generalitateko Kultura Enpresen Institutuko Kultura Digitalaren Arloko zuzendaria, Marisol López, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Industria Kultural eta Errekreatiboen aholkularia Sabin Goitia, F2P Campus-eko bi mentore, Nacho Pintos eta Jon Aristi, eta azkenik, 6 talde partehartzaileetako ordezkari bat, Jose Luis Jurado.
Ekitaldiari amaiera emateko, “Los Vinagres” rock taldeak kontzertu bat eskaini du, eta horrela itxi da Araban eta Euskadin sektore hori bultzatzeko oinarriak ezarri nahi dituen ekimenaren lehen edizioa. Ildo horretan, parte hartu duten taldeetako bik adierazi dutenez, egoitza
PARTEKATU