USER TESTING: Ikasi zure produktu eta zerbitzu digitalen erabilgarritasuna eta UX optimizatzen erabiltzaileekin testak eginez (online)
onlineabantaila lehiakor eta bereizteko baliagarri bihurtu da. UX on bat diseinatzeko ezinbestekoa da erabiltzaileekin ikerlana egitea. Ez dago UXik erabiltzailerik gabe. UX Research-en metodoetako bat da User Testing, eta interfaze/produktu/zerbitzu digital baten diseinu-erabakiak baliozkotzean datza, erabiltzaile adierazgarriekin testatuz. Aukera ematen du erabiltzailearen erabilgarritasun- eta esperientzia-arazoak identifikatzeko proposamen zehatzei lotuta, kontzeptuak baliozkotzeko, definitzen ari diren produktuak ebaluatzeko, eta martxan dauden produktu bukatuak aztertzeko. Produktuaren erabilerarako hurbilketarik errealena da! Eta Erabiltzailean Oinarritutako Diseinuaren teknika nagusietako bat! Tailer praktiko bat egingo da, erabiltzaileekin probak definitzean eta gauzatzean [...]