Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Logistika eta nazioartekotzea merkataritza elektronikoan (online)

Entregatzeko modua eta epeak funtsezkoak dira bezeroari zerbitzu ona emateko. Hori dela eta, ezinbesteko alderdia da merkataritza elektronikoan. Nola erabaki zer eredu logistiko datorkion ondoen gure onlineko dendari? Jardunaldi honetan, Nicolás Mouze-k -merkataritza elektronikoko logistikan, esportazioan eta nazioartekotzean aditua, eta DHLko marketin- eta salmenta-zuzendaria- azalduko digu zer funtsezko faktorek osatzen duten eredu logistiko bat, geurea hautatzerakoan irizpideak argiago izan ditzagun. Prozesu konplexua denez eta aukera asko eskaintzen dituenez, nazioartekotzean jarriko dugu arreta bereziki.

Email marketing erraza eta ekonomikoa, Easymailing-ekin (online)

“Email marketing” delakoa, behar bezala erabilita, marketin digitaleko teknikarik eraginkorrenetako eta ekonomikoenetako bat da. Hori dela eta, kanpaina masiboak bidaltzeko dozenaka tresna daude gaur egun merkatuan, denak ere zailtasun eta prezio desberdinetakoak. Erabiltzen erraza denez eta kuoten mailakatze progresiboa duenez, Easymailing oso tresna interesgarria da enpresa txiki eta ertainentzat, negozio txikientzat, startupentzat eta banakako profesionalentzat. Tailer honen bidez, Easymailing modu praktikoan erabiltzen ikasiko dugu, kontua sortu eta hasierako konfiguraziotik hasi eta lehen kanpainak diseinatu eta [...]