Views Navigation

Event Views Navigation

Today

DaVinci Resolve, zure bideoak editatzeko tresna ezin hobea

Parque Tecnologico de Alava - Edificio Central

DaVinci Resolve ordenagailurako programa bat da, mota guztietako bideoak editatzeko balio duena, eta ezin hobeto egokitzen da edizioan hasiberriak direnen beharretara nahiz ikus-entzunezko profesionalen beharretara. Plataforma bakar batean integratzen ditu muntaketa eta ediziorako tresnak, efektu eta animazio grafikoak, tituluak, azpidazkiak eta soinu-nahasketa; beraz, ez da dira beste programa batzuk erabili behar muntaketa-lanak egiteko eta amaierako bideoaren esportazioa egiteko, zeina gure Vimeo eta YouTubeko kanaletan, webgunean edo sare sozialetan argitaratu ahalko dugun, baita pantaila fisiko batean proiektatu [...]

Business Intelligence finantzarientzat

Power BIrekin finantza-eredu bat eraikiko dugu bi ordutan CFO eta controller langileei zuzendutako jardunaldia, erabakiak hartzea errazteko. Zenbat ordu ematen dituzu finantza-informazioa bilatzen, biltzen eta aurkezten, informazio hori aztertu eta partekatu ahal izateko? Modu arin eta arrazoituan erabakiak hartzea nahitaezkoa da zure enpresaren lehiakortasuna bermatzeko. BI ezartzeak zure datuak errentagarri egitea ahalbidetzen du. Kudeaketa-kontrolean, reporting sistema automatizatzea erabakiak garaiz hartzeko giltzarri da.   Helburuak Nola aplika dezaket BI nire finantza reportingean? Zure reportinga automatizatzea ahalbidetuko duten [...]

DaVinci Resolve, zure bideoak editatzeko tresna ezin hobea

BIC Araba

DaVinci Resolve ordenagailurako programa bat da, mota guztietako bideoak editatzeko balio duena, eta ezin hobeto egokitzen da edizioan hasiberriak direnen beharretara nahiz ikus-entzunezko profesionalen beharretara. Plataforma bakar batean integratzen ditu muntaketa eta ediziorako tresnak, efektu eta animazio grafikoak, tituluak, azpidazkiak eta soinu-nahasketa; beraz, ez da dira beste programa batzuk erabili behar muntaketa-lanak egiteko eta amaierako bideoaren esportazioa egiteko, zeina gure Vimeo eta YouTubeko kanaletan, webgunean edo sare sozialetan argitaratu ahalko dugun, baita pantaila fisiko batean proiektatu [...]

Fabrika barruko logistikaren etorkizuna birplanteatuz

Parque Tecnologico de Alava - Edificio Central

Ekoizpen arin eta optimizatua soilik lortu daiteke materialak modu automatikoan biltzen, entregatzen eta kargatzen direnean, erabat automatizatutako robotekin edo gizakien eta roboten arteko kolaborazioarekin. Horrez gain, materialen fluxu automatizatua fabrika osoan zehar zabaldu behar da: lehengaiak entregatzen direnetik hasi eta ekoizpen-linea prozesatu, kalitatea ikuskatu eta amaierako produktua biltegiratzen den arte. Fluxu mota hori duela urte batzuk sortzen hasi zen, automatikoki gidatzen diren ibilgailuekin. Orain, ordea, materialen fluxuaren beste aro bat hasten ari da: Robot Mugikor [...]

Publizitatea sare sozialetan: Facebook, Instagram, Tik Tok, LinkedIn eta YouTube (eguneratua)

BIC Araba

Mundu mailako milioika pertsonen arteko topagunea dira sare sozialak. Eremu horretan, enpresek euren publiko objektiborekin konekta dezakete, euren balioa eskain dezakete eta euren profilak sor ditzakete. Facebook, Instagra, Tik Tok, Linkedin eta YouTube ezagunenak dira, eta aukera ederrak eskaintzen dizkiete iragarleei eta agentziei. Sare horietan egiten den publizitatearen bidez, askoz segmentatuago dauden zenbait mezu sor daitezke, erabiltzaileen gustuak eta interesak aintzat hartuta. Ikastaro honetan ikasiko dugu kanpainak nola planifikatu, sortu eta kudeatu bost sare sozial [...]

Antolatu ezazu balioa ematen dizun informazio digitala

BIC Araba

Erabilgarria izan daitekeen gero eta informazio gehiago dago Interneten. Hala ere, argi dago batzuetan “aukera” hori aprobetxatzea zaila izaten dela. Zergatik? Informazio gehiegi dagoelako. Iragazki-sistema on bat antolatu ezean, noski. Termino teknikoak erabiliz, “edukiak ontzea” esaten diogu horri. Nola kudeatu dezakegu informazioa? Horretarako da, hain zuzen ere, tailer hau. 5S digitalen metodologiarekin bat eginik, tailer honek inbutu formako hiru pausotan egituratutako prozesu bat planteatzen du. Pauso horietako bakoitzean tresna-mota bat erabiliko da. Baina prozesuari zentzua [...]

CSS animazioak – Eman bizitza zure interfazeei

BIC Araba

Zure webguneari/aplikazioari esker lehiakideengandik nabarmendu nahi duzu? Esperientzia hobea eskaini nahi diezu zure bezeroei? Zure interfazeak animazioekin hobetzea, hori lortzeko aukera eraginkorra da. Baina horrelakoak CSS lengoaiarekin sortzeak hainbat zailtasun ekar ditzake. Tailer honen bidez zailtasun horiek gainditu eta zure erabiltzaileei laguntzeko animazioak sortuko dituzu. Interfaze argiagoak, interaktiboagoak eta dibertigarriagoak lortuko dituzu. Ezagutu CSS animazioak eta trantsizioak noiz eta nola erabili behar diren zure web proiektuei bizitza emateko. CSS animazio eta trantsizioei esker erabiltzaileek esperientzia [...]

Financial modelling ikastaroa Power BIrekin

BIC Araba

Eguneroko jardunean reporting tresna bat behar duten finantza-zuzendari eta controller-ei zuzenduta. Helburuak Egoera-orri finantzarioak modu automatizatuan sortzea. Edozein erakunderen reporting finantzariorako beharrezko ezagutzez jabetzea. Erabaki estrategikoak hartzeko orduan enpresak duen informazio kritikoa kudeatzeko aginte-panela sortzea. Nori zuzendua Finantza zuzendari eta controller-ak. Enpresen kudeaketa eta zuzendaritzako ikasketetan graduatuak eta lizentziatuak, aurretik Power Bi-n formakuntza egin dutenak zein kontularitza eta finantzen arloan ezagutza eta/edo eskarmentua dutenak. Power Bi-ren aurretiko ezagutza izatea ezinbestekoa da   Programa 1. modulua: [...]

Bootstrap 5 – Benetako erronkak eta jardunbide egokiak

BIC Araba

Front-end garatzaileek ezin diote ezikusi egin Bootstrapi. Lan-eskaintzetan eskatzen dute, eta era guztietako proiektuetan erabiltzen da (WordPress, merkataritza elektronikoa, intranetak, etab.). Tailer honetan, Bootstrapez eta haren azken bertsioaz jakin beharreko guztiarekin bi kasu erreal eraikitzen ikasiko duzu, lehenengo minututik. Gainera, mundu errealean protagonista diren testuinguruekin konbinatuko dugu hori; adibidez, WordPressekin eta CSS Gridekin. Zure egunerokoan erabiltzeko moduko erronkak. Tailerretik harago ere lagunduko dizun dokumentazioan oinarrituko da hori guztia; erronka guztien soluzioak eta proiektu errealetan zuzenean aplika [...]

«Xavier Marcet: erakundeen barruan berritzearen eta barnekintzailetzaren garrantzia» Jardunaldia

Data eta ordua: urriaren 20an 9:00etatik 10:30era Lekua: Eraikin nagusia. Arabako Teknologi Parkea. Hermanos Lumiere kalea, 1. Vitoria-Gasteiz Nori zuzendua: enpresetako zuzendariak eta negozio-garapeneko arduradunak. Egitaraua: 9:00 Jardunaldiaren aurkezpena. Leyre Madariaga. Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria. 9:10 Ponentzia: " Erakundeen barruan berritzearen eta barneratzearen garrantzia". Xavier Marcet. Barne-ekintzailetzan aditua. 9:50 Mahai-eztabaida. Moderatzailea Andrés Goñi 10:15 Ondorioak 10:30 Kafea Izena-ematea: https://forms.gle/19mMBUdFZzei3Z8FA Hizlaria: Xavier Marcet Lead to Changeko presidentea da, enpresa, administrazio eta unibertsitateentzako berrikuntza eta [...]