Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Araban
Publiko hartzailea: Industria-jarduerak garatzen dituzten edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen jabeak eta zuzendaritza-taldeak Helburuak: Gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea. Negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea. Enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea. Antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Egitaraua eta izena-ematea: https://agenda.spri.eus/laguntzak/nola-izan-enpresa-ekintzaileagoa-barne-ekintzailetzarako-laguntzak-araban/