Energia-dataismoa Euskadin: Nola baliatu Big Data, IoT eta analitika aurreratua euskal industriaren energia-efizientzia sustatzeko
Energia-dataismoa Euskadin: Nola baliatu Big Data, IoT eta analitika aurreratua euskal industriaren energia-efizientzia sustatzeko
Euskadi industriaren eta berrikuntzaren arloetan eskualde erreferentea da. I+G arloaren alde egin duen apustuak industria-ehuna indartzen du, ekonomiaren % 25 dena. Etengabeko hobekuntzak gorabehera, euskal industriaren energiarekiko menpekotasunak lehiakortasuna baldintzatzen du. Europak bizi duen energia-krisialdiaren testuinguruan, lehentasuna eman behar diogu kontsumo handiko industrien energia-trantsizioari, horregatik, 2030erako Euskadiko Energia Estrategian industriaren energia-efizientzia hobetzeko beharra ezarri da. Euskal enpresek ez dute soilik energia berriztagarrien iturrietara jo beharko, horrez gain kontsumoa murrizteko neurriak ere hartu beharko dituzte. Horiek horrela, [...]