Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Zure Plan Digitala, funtsezkoa egoera sozial berrian (Online)

Zure negozioa digitalizatzea funtsezkoa da gizarte-egoera berri honetan. Planifika ezazu zure Marketin Online estrategia: ikuspegia, publikoa, helburuak, kanalak, inbertsioa, lan-ildoak. Lantegi praktikoa, zure negozioaren egoera digitala eta landu beharreko alderdiak ezagutzeko, betiere hedapen, erakarpen, bihurketa, salmenta eta online fidelizazioko emaitzak lortze aldera. Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online. 15 lagunentzat mugatua. Helburua Marketin Digitalean landu beharreko ildoak ulertzea eta zehaztea; ez du guztiak balio, ezta gauza bera guztientzat balio ere; enpresa, proiektu eta [...]

Machine learning eta adimen artifiziala Microsoft Power BI-n: zerotik aditura (online)

online

Microsoft Power BI datu-analitika aurreratuan eta Business Intelligence-n gehien erabiltzen den tresnetako bat da. Tresna honek eskaintzen duen abantaila handienetako bat aginte-koadro pertsonalizatuak eta negozio-adierazleak sortzeko erabili ahal izatea da. Gainera, analitika aurreratua, analisi prediktiboa eta iragarpenak egiteko aukera ematen du, Machine learning ereduen bidez. Horri esker, aurrera egin daiteke ohiko negozio-adimenetik hasi eta erabaki prediktibo eta preskriptiboak hartzeraino. Tailer honen bidez, machine learning ereduak garatzeko eta Power BI-rekin integratzeko behar den guztia ikasiko dugu. [...]