Ekitaldiak kargatzen

Dagoeneko hemen dago Enpresa Berrien Ekosistema Sustatzeko Legea, Startups Legea bezala ezagunagoa dena, zerga, lan, sozietate eta administrazio onuren erregimen berria dakarrena. Argiñe Nur Khiari lankideak aurkeztuko du saioa.

Era berean, irizpide espezifikoak ezartzen dira enpresa emergente gisa zein Startups ziurtatu eta erregistratu ahal izango diren zehazteko, eta, horrela, laguntza-neurri horiek hartu ahal izateko.

Beste nobedade nagusietako bat da, besteak beste, bisa berezi bat sortzea “nomada digital” deiturikoentzat, bai eta neurri interesgarriak hartzea ere “business angels” delakoak erakartzeko. Ekonomia gero eta globalizatuago eta interdependenteago horretatik sortutako premiei erantzuten die horrek, oinarri teknologikoko enpresek eta bitarteko digitalekin urruneko lanak gero eta garrantzi handiagoa baitute.

Gainera, ENISA erakunde publikoak enpresa txiki eta ertainei eta startupei partaidetza-maileguen bidez eskaintzen dizkien finantzaketa-lerroak ezagutzeko aprobetxatuko dugu.

Eskaera edonoiz aurkez daiteke web orriaren bidez, zuen enpresak tresna horien baldintzak betetzen dituen ikusteko eta hobeto ezagutu ahal izateko. Datorren asteazkenean, martxoak 29, jardunaldia antolatu dugu, 10:00etan, 116 aretoan (BIC Araba).

2022an bezala, gurekin izango dugu Pedro Sotoca, ENISAko Inbertsioen arduraduna. Hark, 11etatik 11:30tara, inbertsioen ezaugarriak azalduko dizkigu, eta, ondoren, zuen kasuistika partikularra kontrastatu nahi duzuen enpresekin banakako bilerak egiteko eskaintza egin du.

Programa

  • 10:00-10:05  Aurkezpena
  • 10:05-11:oo Startups legea
  • 11-11:30  ENISA 2023 Aurkezpena (Pedro Sotoca ENISA)
  • 11:30-14:30 Banakako bilerak (izena emateko formularioan aldez aurretik eskatuta)

Izen emateak: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc5ViS0biLjtWPPYBIqatit592fHK8C71M6LmcOv_g8g-58GQ/viewform

Xehetasunak

Data:
29 Martxoa 2023
Ordua:
09:00 - 14:00
Ekitaldi kategoria:
Webgunea:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc5ViS0biLjtWPPYBIqatit592fHK8C71M6LmcOv_g8g-58GQ/viewform

Egoitza

BIC Araba