Loading Events

NEOTEC aurkezpen-jardunaldia

20 April | 10:30 am - 2:00 pm

Martxoan CDTIren NEOTEC laguntzaren deialdia irekiko dela aurreikusten denez, apirilaren 20an jardunaldi bat antolatu dugu BIC Araban, deialdia ezagutarazteko. Horrez gain, banakako bilerak egiteko aukera ere egongo da, hizlariaren eta NEOTEC programa eskatu nahi duten enpresen artean.

Horregatik, jardunaldira joan nahi duzuenok esteka honetan eman dezakezue izena.

 

PROGRAMA

10:30 – 10:35 Bienvenida y presentación
10:35 – 11:30 Aurkezpena NEOTEC
11:30 – 14:00 Banakako bilerak enpresekin (aldez aurretik eskatuta)

 


 

NEOTEC

Neotec helburua da enpresa proiektu berriak abian jartzea. Enpresa hauek ikerketa jardueratik abiatutako ezagutzak edo garatutako teknologiak erabiltzea eskatuko da eta negozio estrategia teknologiaren garapenean oinarritu beharko da.

Onuradunak: Enpresa txiki berritzaileak. Gehienez hiru urteko antzinatasuna. Gutxieneko kapital soziala: 20.000 euro.

Zenbatekoa: Jarduketaren aurrekontu hautagarriaren % 70erainoko dirulaguntzak, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 250.000 euro izanik onuradun bakoitzeko.
Aurreko deialdietan doktore baten lan-kontratazioa barne hartzen duten proiektuek, jardueraren aurrekontu hautagarriaren % 85era arte finantzatu ahal izango dira, onuradun bakoitzeko 325.000 euroko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoarekin.

Epea: deialdia argitaratzean zehazteke dagoena. (Martxoan irekiko dela kalkulatzen da, eta apirilean itxiko dela).

Edozein kontsulta egiteko, gurekin jar zaitezkete harremanetan.

Partekatu hemen: