Gure web-produktua garatzeko orduan, ohiko arazoak dira prozesu oso motelekin topo egitea, garapen- eta diseinu-taldeen arteko ulermen falta, bikoiztutako lana, eguneratu gabeko bertsioak, kide berriei formakuntza emateko zailtasunak eta abar.
Design System (DS) bat gure proiektua antolatzea eta dokumentatzea besterik ez da. Figma bezalako tresnek gure webgunea zatitzen eta garapen- eta diseinu-taldeentzako ulerterraza den lengoaia batean antolatzen laguntzen digute, taldeen arteko komunikazioa errazteko.
Diseinu bat sistematizatzeak onura amaigabeak ditu. Produktibitatea berehala hobetzeak (sormen-taldearen eta talde teknikoaren arteko komunikazio arina, eboluzionatu daitezkeen diseinuak, garapen azkarragoak eta zehatzagoak) eta gure produktua partner baten laguntzarik gabe kudeatzeko gaitasunak hobekuntza handiagoa dakarte. Hobekuntza hori hain da nabarmena, ezen Google, Spotify edota Microsoft enpresek metodologia horiek erabiltzen baitituzte, ez soilik beren webgunea sortzerakoan, baita eta edozein produktu digital sortzerakoan ere.
DS bat sortzea erraz samarra den arren, DS bat ez da entrega bat, baizik eta entregagaien multzo bat. Etengabe eboluzionatuko du produktuarekin, tresnekin eta teknologia berriekin batera. Nola lortu dezakegu eboluzionatzea gure proiektuak funtsik galdu gabe?
Ikastaro honetan Figma tresnaren bidez gure proiektuan egindako lana ulertzen, moldatzen eta koordinatzen ikasiko dugu.
Helburua
- Figma tresnaren printzipioak ikastea, nabigatzeko eta gure DSarekin elkarreragiteko aukera emango digutenak.
- Ulertzea gure proiektua nola dagoen antolatuta eta ezagutzea Figmako diseinu-sistema batek dituen abantailak.
- DS bat talde guztien artean modu eraginkorrean eta koordinatuan mantentzen eta eboluzionatzen ikastea.
- Agile izeneko metodologiei buruzko aholkuak ikastea gure DSaren gaineko lana modu eraginkorragoan antolatzeko.
- Gomendioak ikastea benetako bezeroekin eta une honetan martxan dauden diseinu-sistemekin.
Nori zuzenduta dago
- Beren produktuaren eboluzioan modu aktiboagoan parte hartu nahi duten proiektu-kudeatzaileei, zuzendari teknikoei eta abarri.
- Beren ekimen digitalak hobetu nahi dituzten marketineko profesionalei.
Programa
1. Design System (30’)
a. Design System baten funtzionamendua.
b. Diseinu-sistema mota desberdinak eta egungo merkatuko joerak.
2. FIGMA (1 ordu 30’)
a. Tresnaren oinarrizko printzipioen ikastaro praktikoa.
I. praktika: Figman kontu bat eta proiektu bat sortzea.
II. praktika: DS bat bikoiztea eta gure proiektuan bertan eduki-aldaketak kudeatzea.
b. Figman benetako Design System adibideak ikustea eta horien azalpena.
3. Metodologiak (2 ordu)
a. DS bat mantentzea eta jardunbide egokiak.
b. Garabidean dagoen proiektu batean ebolutiboak nola landu.
c. Agile metodologiak zure diseinu-sisteman.
4. Figmaren beste erabilera batzuk.
a. Figma Community