Euskadi industriaren eta berrikuntzaren arloetan eskualde erreferentea da. I+G arloaren alde egin duen apustuak industria-ehuna indartzen du, ekonomiaren % 25 dena. Etengabeko hobekuntzak gorabehera, euskal industriaren energiarekiko menpekotasunak lehiakortasuna baldintzatzen du.
Europak bizi duen energia-krisialdiaren testuinguruan, lehentasuna eman behar diogu kontsumo handiko industrien energia-trantsizioari, horregatik, 2030erako Euskadiko Energia Estrategian industriaren energia-efizientzia hobetzeko beharra ezarri da. Euskal enpresek ez dute soilik energia berriztagarrien iturrietara jo beharko, horrez gain kontsumoa murrizteko neurriak ere hartu beharko dituzte.
Horiek horrela, teknologia berriak, hala nola Big data, IoT eta analitika aurreratua, aukera bideragarri gisa gailendu dira. Zehazki, energia-sektoreari aplikatutako dataismoaren joerak aukera-sorta zabala ireki du, izan ere, enpresen datuetatik ateratako informazioan oinarritutako energia-efizientziarako irtenbideak sortzen ditu.
Datuen iraultza horrekin batera, tresna osagarriak daude, hala nola IoT, zeinak aukera ematen baitu enpresen energiari buruzko datuak haririk gabe, erraz, eta azkar komunikatzeko, eta, aldi berean, digitalizazio industrialaren aurrerapena sustatzeko.
Hala ere, egiaztatuta dago datuak berez ez direla nahikoa. Informazio-iturri indartsuak badira ere, analitika aurreratua edo IA bezalako teknologiak beharrezkoak dira urrats bat harago joateko, aukera ematen baitute horien esanahia ulertzeko eta, horrela, horien portaera modelizatzeko eta baita aurrea hartzeko ere (kontsumo-iragarpenak, iraganekoak zein etorkizunekoak).
Jardunaldi honetan funtsezko eragileak eta adituak ezagutuko ditugu, datuaren bidezko energia-trantsizioren gakoak azalduko dizkigutenak. Haien esperientzien bidez, lehen eskutik ikusiko dugu nolatan izan daitezkeen lagungarriak datuak, IoT eta IA energia-efizientzia hobetzeko eta industriaren kontsumoa murrizteko.
Programa
09:15 Bertaratuen harrera eta ongietorria
09:30 Hitzaldia: energia-sektorea eta energia-komunitateak Euskadin. Oier Etxebarria, GoiEner enpresako Energy Community Promoter.
09:50 Hitzaldia: datuaren energia-iraultza. Ibon Salbidegoitia, BigDa Solutions enpresako I+G zuzendaria.
10:10 Energia-efizientziaren inguruko istorioak. Juan Carlos Villanueva, Mercedes-Benzen enpresako IT Managerra . Ángel Guerrero, Mercedes-Benz enpresako Energia Saila.
10:30 Kafea hartzeko tartea
11:00 Eztabaida-panela: Energia-efizientziaren erronkak euskal industrian:
- Ibon Salbidegoitia BigDa Solutions enpresako I+G zuzendaria
- Laura Marrón, BAIC-eko zuzendari nagusia.
- Miren Bilbao, Arabako Teknologia Parkeko gerentea
- Juan Carlos Villanueva, Mercedes-Benzen enpresako IT Managerra. Ángel Guerrero, Mercedes-Benz enpresako Energia Saila.
- Moderatzailea: Andrés Goñi
12:00 Solasaldia
12:20 Ekitaldiaren amaiera