CSSekin duzun lan-fluxua zaharkituta geratu da? Ezin izan dituzu azken urteotako berritasunak barneratu? Nahiko zenuke CSS modernoak garatzeko duzun gaitasuna hobetu eta gainera jardunbide onak erabili?
Tailer honetan kodea eta irudiak optimizatzeko prozesuak automatizatuko ditugu, eta, horri esker, lanordu astunak saihestuko ditugu kalitaterik onena mantentzen dugun bitartean. Gainera, konposizioaren inguruko berritasunak benetako kasuetan baliatzen ikasiko duzu, baita erraztasunez kodea egoki eta txukun mantentzen, CSS arkitekturak aplikatzen, aurretik eta ondoren prozesadoreak noiz diren beharrezkoak erabakitzen, testuak anitz letra-motarekin hobetzen eta irudiak erabiliz lan dotoreak egiten ere, Photoshop tresnan denbora alferrik galdu beharrik gabe.
Eman ezazu aurrerapauso profesional bat % 100ean praktikoa den ikastaro honekin, bi aste baino ez dituzu beharko. Zure egunerokoan berehala aplikagarriak diren konponbideak ikasiko dituzu, proiektu profesionaletan ohikoak diren arazoak saihestuko dituzu eta trikimailu berritzaile ugari ezagutuko dituzu.
Hori guztia dokumentazio osatu batean oinarrituta eta tailerreko ariketen edukiak eta emaitzak eskuratzeko sarbide mugagabearekin. Benetako proiektuetan erabiltzeko prest dagoen kodea.
Nori zuzenduta dago
CSSen oinarriak menperatzen dituzten eta ezagutza praktikoak eguneratuz eraberritu nahi diren web-orrien garapenaren eta UI/UX diseinuaren profesionalak.
Helburuak
- Lan-fluxu eguneratu eta automatizatu bat lortzea CSSekin proiektu profesionalak egitean.
- Estilo-orrien arloko berritasunak modu praktikoan aplikatzen ikastea.
- CSS profesionalaren inguruko jardunbide onak erabiltzea tailerra bukatu eta jarraian.