Prozesuan CRMak eta automatizazioak txertatzearen onurak.
Jardunaldi honetan, bezeroak leialtzearen onurez hitz egingo digu Esther Realizak, eta gure leialtze-estrategia definitzen lagunduko digu, bere esperientziako kasu errealak partekatuz. Arreta berezia jarriko dugu bezeroak kudeatzeko tresnetan (adibidez, CRMetan), gure leialtze-ekintzak gauzatzen lagunduko baitigute. Esther CRM managerra da Promofarma.com-en, non customer journey eta mezu elektroniko bidezko marketin-kanpaina segmentatuak eta bezeroak leialtzera eta erakartzera bideratuak lantzen baititu, bai B2B motakoak, bai B2C motakoak.
Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
Norentzat
- Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
- Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
- Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak…
- Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak
Edukia:
- Kontzeptualizazioa, leialtzea eta salerosketa-inbutuaren berrikuspena (ikustea nola leialtzea den fluxuaren azken urratsa).
- Bezeroak leialtzea – Zergatik da garrantzitsua?
- PF kasuaren laburpena. Leialtzeak enpresarako eta emaitzetarako duen garrantzia
- Leialtzea CRMetan. Definizioa eta helburuak
- Estrategia: automatizazioa, datuak, kanalak
- Gomendatutako ekintzak eta teknikak
- Errendimendu-adierazle nagusiak (KPI) eta tresnak
Hizlaria
Esther Realiza CRM managerra da Promofarma.com-en, non customer journey eta mezu elektroniko bidezko marketin-kanpaina segmentatuak eta bezeroak leialtzera eta erakartzera bideratuak lantzen baititu, bai B2B motakoak, bai B2C motakoak.
Informazio gehigarria
Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:
- Nola definitu zure merkataritza elektronikoaren negozio-estrategia
- Negozio-estrategiatik praktikara: nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure ADS estrategia
- Nola diseinatu zure saltoki elektronikoaren erabiltzaile-esperientzia eta bihurketa nola hobetu (CRO)
- Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia
- Sare sozialak merkataritza elektronikoan
- Nola jarri ikusgai eta saldu AMAZONen
- Logistika eta nazioartekotzea merkataritza elektronikoan
- Merkataritza elektronikorako web-analitika
- Merkataritza elektronikoaren funtsezko alderdi juridikoak
- Prestakuntza-ibilbidea ixteko jardunaldia (2022ko ekainean aurreikusia)
Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.
Koordinatzailea
Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.