Ekitaldiak kargatzen

Prozesuan CRMak eta automatizazioak txertatzearen onurak.

Jardunaldi honetan, bezeroak leialtzearen onurez hitz egingo digu Esther Realizak, eta gure leialtze-estrategia definitzen lagunduko digu, bere esperientziako kasu errealak partekatuz. Arreta berezia jarriko dugu bezeroak kudeatzeko tresnetan (adibidez, CRMetan), gure leialtze-ekintzak gauzatzen lagunduko baitigute. Esther CRM managerra da Promofarma.com-en, non customer journey eta mezu elektroniko bidezko marketin-kanpaina segmentatuak eta bezeroak leialtzera eta erakartzera bideratuak lantzen baititu, bai B2B motakoak, bai B2C motakoak.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak…
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Edukia:

  • Kontzeptualizazioa, leialtzea eta salerosketa-inbutuaren berrikuspena (ikustea nola leialtzea den fluxuaren azken urratsa).
  • Bezeroak leialtzea – Zergatik da garrantzitsua?
  • PF kasuaren laburpena. Leialtzeak enpresarako eta emaitzetarako duen garrantzia
  • Leialtzea CRMetan. Definizioa eta helburuak
  • Estrategia: automatizazioa, datuak, kanalak
  • Gomendatutako ekintzak eta teknikak
  • Errendimendu-adierazle nagusiak (KPI) eta tresnak

Hizlaria

Esther Realiza CRM managerra da Promofarma.com-en, non customer journey eta mezu elektroniko bidezko marketin-kanpaina segmentatuak eta bezeroak leialtzera eta erakartzera bideratuak lantzen baititu, bai B2B motakoak, bai B2C motakoak.

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Xehetasunak

Data:
18 Maiatza 2022
Ordua:
15:30 - 18:00
Webgunea:
https://enpresadigitala.spri.eus/eu/merkataritza-elektronikoan-gure-leialtze-estrategi/

Egoitza

online

Antolatzaile

BIC Araba