Eurocybcar, Linea Directa Fundazioaren “Ekintzaileak eta Bide Segurtasuna” Sariaren bigarren sailkatua
• Gasteizen sortutako startupak auto baten zibersegurtasun-maila neurtzen duen lehen testa garatu du munduan: nola babesten duen erabiltzaileen pribatutasuna eta, are garrantzitsuagoa dena, haien bizitza. Europan saltzen diren autoak dagoeneko pasatzen ari dira EUROCYBCAR testa, eta horren ostean ‘Coche Ciberseguro’ zigilua jasotzen dute.
• Sari gisa, EUROCYBCAR enpresak South Summiten parte hartuko du, non ekosistema ekintzailearen eragile nagusiei sarbidea izango du. Topaketara, Trucksters startup lehenengo saridurarekin batera joango da, eta horrez gain, 20.000 euroko saria, prestakuntza, mentoringa eta finantzaketa-errondetarako sarbidea jasoko ditu.
EUROCYBCAR Línea Directa Fundazioaren Ekintzaileak eta Bide Segurtasuna Sariaren VI. edizioko bigarren postua lortu du. Sari horren bidez, trafiko-istripuen prebentzioan, errepideko hilkortasunaren murrizketan eta istripu bat gertatu eta berehala biktimei arreta goiztiarra emateko jarduera berritzaileak sustatu nahi dira. EUROCYBCAR erakundeak ibilgailuen zibersegurtasun-maila egiaztatzen duen munduko lehen testa sortu du -nazioarteko patente-prozesuan-, bi parametrotan oinarrituta: batetik, automobil batean bidaiatzen duten pertsonen pribatutasuna – Datuak – Nola babesten duen; eta, bestetik, eta askoz garrantzitsuagoa, nola babesten dituen haien bizitzak. EuroNCAP (istripua izanez gero, autoen segurtasuna neurtzen duena) eta GreenNCAP (orain EUROCYBCAR testarekin ekologikoa den adierazten duena) dauden bezala, posible da jakitea auto batek zer zibersegurtasun-maila eskaintzen duen, eta hori funtsezkoa da, auto horretan bidaiatzen duten pertsonen segurtasunari eragiten baitio.
Autoa gurpilak dituen ordenagailu handi bat da, eta EUROCYBCAR testa pasatzeko hautagai diren autoak ABS, airbags, bluetooth, eCall edo urrutiko agintea duen giltza, besteak beste, bezalako sistema hedatuak dituzten guztiak dira. Autoei EUROCYBCAR proba-protokoloa bete ondoren, “Auto ziberaseguruaren” zigilua ematen zaie, batetik bostera bitarteko kalifikazioarekin. Nota on baten seinale da auto horrek neurri nahikoak ezartzen dituela zerbait gerta ez dadin ekiditeko. Adibidez, mugikorraren bateria kargatzean edo autoaren USB portuan musika duen pendrive bat erabiltzean, sistema eragilean birus bat sartzearen eraginez ibilgailua martxan gelditzea ekiditen duenak.
EUROCYBCAR Basque Cybersecurity Centre -BCSC-aren aterkiaren azpian dago, eta INCIBEk gomendatu du Zibersegurtasuneko Enpresen Katalogoan
PARTEKATU