2018, Abendua 5

Eurocybcar enpresa Arabako Parke Teknologikoan ezarri da bertan Zibersegurtasun Euskal Zentroa dagoela baliatuta

Eurocybcar-ek ibilgailu berrien zibersegurtasun maila egiaztatzen duen lehen testa garatu du

Startup gisa ezarriko da; horregatik, Spri Taldearen babesa jasoko du, Arabako parkean kokatutako BiCAraba harrobiaren eskutik.

Ibilgailuetako zibersegurtasuna aztertzean espezializatutako Eurocybcar enpresak, automobilgintzara bideratutako Zibersegurtasunerako bere testing lerroa  Miñanon kokatutako Arabako Parke Teknologikoan ezartzea erabaki du. Berton ezartzeko erabakia, parkean Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa Basque Cybersecurity Centre (BCSC) kokatuta egoteak eta Europako hegoaldean Zibersegurtasunaren interesgune bihurtzeko trakzio-puntu  izateak sortu dute. Eurocybcar startup gisa ezarriko da, horregatik Spri Taldearen babesa izango du, arabar parkean kokatutako  BiCAraba harrobiaren bitartez.

Eurocybcar-ek Euskadiren alde egiten duen apustuak, BCSC Europan jokatzen ari den papera berrespena konfirmatzera dator. Honi gainera, gure lurraldean automobilgintzak duen garrantzia gehitu behar zaio, baita Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak zuzentzen duen ikerkuntza sarearen aintzatespena ere.

Eurocybcar enpresak, ibilgailu berrien zibersegurtasun maila egiaztatzen duen  lehen testa garatu du. Iniziatiba honek helburu bikoitza du: batetik, ibilgailuak dituen konektatutako sistemen aurkako zibererasoen aurre –fisikoki edo urrunetik egin daitezkeenak- autoaren babes maila frogatzea. Bestetik, ekintza hauek bidaiarien segurtasunarengan, euren pribatutasunarengan eta kotxeak berak dituen sistemen integritatearengan duten eragina balioztatzea.

Enpresak berak jakinarazi duen moduan “proiektuak ENISA, INCIBE, Basque Cibersecurity Centre (BCSC), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioa eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioa bezalako erakunde eta instituzioen babesa du. Horrez gain, harrera handia jaso du H2020 Garraioa programan, Alemania, Frantzia, Suedia, Grezia, Holanda eta Israel bezalako herrialdeen eskutik”.

Eurocybcar ofizialki bertako CEO Azucena Hernandezek aurkeztu du, Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak _INCIBE_ antolatutako 12ENISE eta BCSC eta Spri Taldeak, iragan azaroaren 5ean Euskalduna Jauregian antolatutako eta bertan bildutako enpresa eta erakundeen harrera positiboa izan zuen Basque Cibersecurity Day bezalako topaketetan.

Zibersegurtasuna ibilgailuetan

Orain dela urte batzuk, ibilgailuek geroz eta teknologia berri gehiago txertatzen ari dira: Bluetooth, GPS, wifi edo giltza adimendunak, dagoeneko autoetan ohikoak diren sistemetako batzuk besterik ez dira. Eta denbora tarte laburrean, ibilgailu guztiak Internetera, beraien artean eta azpiegituretara konektatuta egongo dira. Sistema hauek eskaintzen dituzten abantailez gain, arriskutsuak ere izan daitezke, ibilgailurako sarbideak baitira eta zibergaizkileak horretaz aprobetxa daitezke.

Bertan sartu direnean –bai fisikoki bai urrunetik-, cracker batek ibilgailuaren eta bidaiarien datuak lapur ditzake, baita kotxea menderatu ere, autoak zibersegurtasun maila on  bat eskaintzen ez badu.

PARTEKATU