startup alavesa hobeen
2022, Urria 14

Etxe guztiei fakturak murrizten eta jasangarriagoak izaten laguntzeko bulego berde bat poltsikoan

 

  • Mugikorreko aplikazioen teknologia baliatuz, Hobeen-ek muga fisikoak hautsi ditu inor ere atzean ez uzteko.
  • Gizarteari eskainiko dion laguntza oso baliagarria izango da historian izan den negurik latzenetako batean.


Europak bizi duen krisialdi energetiko larriaren aurrean, eta energia-eskasia eta argiaren zein gasaren prezio altuak direla eta egongo den negurik zailenetako baten aurrean, gero eta beharrezkoagoa da erakunde publikoek esku hartzea beren herritarrei kontsumo energetikoa murrizten laguntzeko, fakturei aurre egiteko gai izan daitezen.

Hiri batzuetan «Bulego Berde» eta «Energia Bulego» izeneko erakundeak daude, familiei beren kontsumo energetikoaren nondik norakoak azaltzen dizkietenak, gero kontsumo hori murrizteko ohitura-aldaketa bat egiteko, eta, modu horretan, argiaren, uraren eta gasaren fakturetan aurrezteko. Era berean, etxe horien CO2 arrastoa murrizten da.

Hobeen startup arabarra gaur egun Valentzian kokatuta dago eta «Lanzadera» izeneko startup-azeleratzailearen bultzada jasotzen ari da. «Bulego Berde bat poltsikoan» produktu teknologikoa sortu du, zeinari esker bulego tradizionalek dituzten mugak hautsi dituen, modu horretan, familia gehiagori laguntzeko eta energia eraginkorraren eta jasangarritasunaren bidean inor ere atzean ez uzteko.

 

Familien aurrezpena handitzeko eta familiei eta udalerriei jasangarriagoak izaten laguntzeko proiektu honetan arrakasta lortzeko, Hobeenek familiei laguntza zuzenean eta pertsonalizatuan esperientzia gehien duen energia-eraginkortasunaren arloko aitzindari eta adituetako bat sartu du bere taldean: Javier Siles.

Javier Siler-ek dio: Bulegoan hilean 25/30 etxeri lagun ziezaiekeen. Hobeenekin, bere teknologiari esker, ez dugu mugarik eta Espainiako etxe guzti-guztietara irits gaitezke, aitortu du Javierrek, bere ezagutzak eta esperientziak fisikoaren eta denboraren muga gainditu ahal izateko aukeraren aurrean, behar duten familia guztiei lagundu ahal izateko.

Bulego Berdea ez duten udalerrietan Bulego Berdea sortzeko prozesua sinplifikatzeaz gain, Hobeenek lehendik daudenekin ere laguntzen du, teknologiari esker haien irismena handitzen; halaber, erakundeei laguntzen die ezarpen-, abiarazte- eta hedatze-prozesu osoan, bai eta euskarri tradizional eta digital guztien bidezko publizitatean eta hedapenean ere.

startup alavesa hobeen

PARTEKATU