2011, Martxoa 7

BERRIKUNTZARAKO ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (SAIATU 2011)

Xedea
Arabako ETEak enpresan berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatzera zuzendutako proiektuak eta/edo ekintzak egitera bultzatzea.
Onuradunak
Sozietate eta zerga helbidea Araban duten edo, gutxienez, produkzio edo zerbitzu zentroetako bat Araban daukaten enpresa ertain eta txikiak, edozein ere dela haien eraketa juridikoa, enpresa eratu zenetik eskabidea egin arte gutxienez urtebete igaro bada; eta zerga egoitza Araban duten autonomoak.
Enpresa txiki eta ertaintzat hartuko dira eskabidea aurkezterakoan honako baldintzak betetzen dituztenak: 250 soldatako langile baino gutxiago izatea eta 50 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko negozio bolumena, edo 43 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko balantzea izatea.
Onuradun izan daitezke Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe hauetako batean Araban alta emanda egon (2010eko abenduaren 31 baino lehen) eta epigrafe hauetako jardueraren bat egiten duten enpresak:
 Lehen Atalekoetatik (Enpresa jarduerak) dibisio hauetakoak direnak: 2 (21 eta 23 taldeak izan ezik), 3, 4; 5 dibisiotik, 504 taldekoak direnak; 6 dibisiotik, 62 taldekoak direnak eta 691.2 epigrafekoak direnak; 8 dibisiotik, 84 taldekoak direnak, eta 9 dibisiotik, 936 taldekoak direnak.
 Bigarren ataletik (Jarduera Profesionalak) lehen aipatutako enpresa jarduerekin bat datozen banaketak.
Ez dira onuradun izango sektore publikoaren zuzeneko partaidetza duten sozietateak eta zuzenbide publikoko erakundeak.
Enpresek egunean egon behar dute Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

Laguntza mota
Ondorengo kategoria hauetarikoren batean sar daitezkeen enpresek egindako jarduerak edota jardunak diruz lagundu ahal izango dira:
A) BERRIKUNTZA
Kategoria honen barruan ondorengo proiektuak eta/edo jardunak sartuko dira:
1. Produktu berrikuntza.
2. Produkzio prozesuetako berrikuntza.
3. Antolaketa berrikuntza.
4. Marketing eta merkatuetako berrikuntza.
5. Enpresarako berritzaileak diren beste jarduera batzuk.
B) NAZIOARTERA ZABALTZEA
Kategoria honen barruan sartuko dira Arabako enpresak pausoz pauso kanporantz irekitzera zuzendutako jarduera guztiak, merkatu globalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen dituzten ekoizpen ezarketak edo kanpoko merkatuetarako sarbidea babestuz.
C) INGURUMENA
Kategoria honen barruan sartuko dira beren jardueraren edo produktuaren ingurumen eragina neurri esanguratsuan murriztera zuzentzen diren jarduera guztiak, baita Europar Batasunaren ingurumen eskakizunetara moldatzera zuzenduak ere.
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 4 proiektu aurkez ditzake.
Kanpoko profesionalekin, teknologia zentroekin edo zerbitzu profesionalen enpresekin kontratatutako lanetarako eman ahal izango dira laguntzak, enpresarentzat baliagarriak diren arloetakoak badira eta aurretik adierazi diren jarduerak garatzen laguntzen badute. No obstante, se podrán admitir como subvencionables los gastos de personal por trabajos efectuados en departamentos internos en proyectos de investigación y desarrollo de productos o procesos productivos dentro de la categoría de Innovación. Dena den, diruz lagundu daitezkeen langile gastu gisa onar daitezke hauek: berrikuntza kategoriaren barruan, barne sailetan produktuak edo ekoizpen prozesuak ikertzeko eta garatzeko proiektuetan egindako lanak.

Ez dira diruz lagunduko:
 Enpresak izandako langile gastuak, proiektuak ezartzeko (salbu eta I+G-ko barne proiektuak ezartzeko egindako langile gastuak, berrikuntzaren kategorian).
 Aktibo material finkoetan egindako inbertsioak (informatika softwarean izan ezik).
 Makina edo ekipoak diseinatu eta garatzeko lanak egiten dituen enpresak, zeinak hornitu ere egiten dituen.
 Eraikuntza proiektuak.
 Ibilgailuak alokatzeko eta taxia hartzeko gastuak; baita kilometro, janari eta telefono gastuak ere.
 Baimenak lortzeko, adibidez, jarduera lizentziak lortzeko, egiten diren ingurumen azterlan edo proiektuak.
 Materialak erostea, baita prototipoak garatzeko beharrezkoak direnean ere.
 Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa) eta gainerako zeharkako zergak.
Arabako Lurralde Historikoan gauzatu beharko dira laguntza eman zaien proiektuen ondorioak.
Sartu ahal izango dira:
– 2011an hasitako proiektuetatik, 2011ko abenduaren 16ra arte egiten diren jarduerak bakarrik.
– Lehenago hasitako proiektuetatik, onuradunak 2011ko ekitaldian edo aurreko ekitaldiko bigarren seihilekoan ordaintzen dituen jarduerak eta 2011ko abenduaren 16ra arte (egun hori barne) egiten direnak.
Dirulaguntza modura emango dira laguntzak, eta, gehienez ere, diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 30 lagundu ahal izango da (salbuespenak: Enpresen Gizarte Erantzukizunari buruzko diagnostikoa eta ingurumen diagnostikoak egitea. Kasu horietan diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 80ra arteko dirulaguntza eman ahal izango da).
Dirulaguntzen gehienezko mugak:
– 20.000,00 euro proiektuko, ingurumen eta enpresaren gizarte erantzukizunari buruzko diagnostikoetan izan ezik. Horietarako 5.000,00 eta 3.000,00 euro izango dira, hurrenez hurren.
– 20.000,00 euro kategoria bakoitzeko, berrikuntza kategorian izan ezik. Horretan, 30.000,00 euro izango da, baldin eta kategoria horretan proiektu batek baino gehiagok jaso badezake dirulaguntza.
– 40.000,00 euro, guztira, enpresako.

Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) finantzatu du programa hau.

Aurkezteko tokia eta epea
Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean edo deialdian ezarritako gainerako lekuetan, iragarkia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik eta 2011ko apirilaren 15 arte (hori barne).

PARTEKATU