2024, Ekaina 20

Espainia osoko hamahiru taldek GAME.EUS bideojokoen azeleragailu Campusean parte hartzeko aukera izango dute datorren uztailean Gasteizen

– Aurkeztutako proposamenen artean, horietatik hiru euskal sortzaileek landutakoak dira. Bertan bost onenak aukeratuko dira, bost asteko programa  trinko honetan parte-hartzeko aukera izango dutelarik. Edizio honetan,  plataformak eta parte hartzen duten taldeen artean garatu beharreko negozio 

eredua zabaltzea bilatuko du. 

– GAME.EUSko F2P Campuseko lau urteko esperientziak tokian tokiko talentua  sortu eta atxikitzearen aldeko eta sektore hori Euskadin bultzatzearen aldeko  apustu tinkoa egin du. 

– Hitzordua EUNEIZ Unibertsitateak Gasteizen duen campusean ospatuko da uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean. 

Espainiako hamahiru taldek parte-hartuko dute datorren  uztailean Gasteizen ospatuko den GAME.EUS bideojokoen azeleragailu-campusean.  Aurkeztutako bideojokoen proiektuen artean horietatik hiru euskal sortzaileen proiektuak  dira. Bertan bost hautagaitza hoberenak aukeratuko dira, bost asteko programa trinko  honetan esku hartzeko asmoz. Edizio honetan, plataformak eta parte hartzen duten taldeen  artean garatu beharreko negozio-eredua landuko dira. 

Hamahiru taldeetatik lau Kataluniakoak dira, hiru Madrilgoak, hiru Euskal Herrikoak, bi  Tenerifekoak eta bat Zaragozakoa. Zehazki, euskal proiektuetatik bi Gasteizko  garatzaileenak dira eta beste bat Barakaldotik dator. 

GAME.EUSek F2P Campuseko lau esperientziak tokian tokiko talentua sortzeko eta  atxikitzeko eta sektore hori Euskadin bultzatzeko apustu sendo bihurtu ditu. Hauxe  Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu dute, EUNEIZ Fundazioaren  gidaritzapean. Egitasmo honek Euskadiko garatzaile-taldeak prestatzea du xedetzat, bideojoko aurreratu bat izan dezaten Gamescom azokan esku hartzeko, Europako  sektoreko azokarik handienean eta garrantzitsuenean. 

“Oso maila ona dago aurkeztutako proposamenem artean, eta, beraz, abiapuntua etorkizun  handikoa da campus azeleragailu honetarako ezarritako helburuei dagokienez. Horri  gehitzen badiogu bideojokoen hamahiru proiektuetatik hiru euskal garatzaileenak direla,  pozik egon gaitezke Euskadiko sektore hauxe talentua erakartzeko eta aberastasuna  sortzeko kapaza baita “, adierazi du David Darnés Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak finantzatutako programa horren zuzendariak, BIC Arabak  koordinatuta eta Gasteizko Udalak eta EUNEIZ Unibertsitateak babestuta. 

GAME.EUS indie garatzaile-talde txikiei laguntzeko beharretik sortu zen, Euskadin  bideojokoaren industria indartzeko funtsezko estrategia gisa, alegia. Programak banakako  mentoriak landuko ditu, Estatuko eta nazioarteko industriako adituen eskutik, eta  hirugarren urtez jarraian garatuko da Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatearen egoitzan,  uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean. Programa egingo den bost asteetan, taldeek  prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute, hainbat helburu izango  dituelarik, hala nola, taldeen ekoizpen-prozesua profesionalizatzea, negozio-mentalitatea  irakastea, finantziazioa edota publishinga lortzen laguntzea eta Euskadin bideojokoen  ikasketak legez eratzea eta sustatzea. 

Campusari Demo Day batekin emango zaio amaiera abuztuaren 1ean, parte-hartzaileen  lanak Gamescomen erakusteko aukera eman aurretik. Bertan, funtsezko  harremanak ezarri eta lankidetza eta hazkunderako aukera berriak aztertu ahal  izango dituzte.

PARTEKATU