2011, Martxoa 16

independi.com sortu da, arazo fisikoak dituzten pertsonak zaintzeko e-commerce bat.

Independi.com-ek bere online denda martxan jarri berri du. Arazo fisikoak dituzten
pertsonak zaintzera bideratuta dagoen denda elektronikoa da. Pertsona nagusiak,
menpekotasuna duten gaixoak edo minusbaliotasunen bat duten pertsonak.

Medikuntza eta fisiologia arloko ikerketa eta produkzioa egiteko kostuak
merkatu egin dira, eta horri esker, ehunka produktu atera dira milaka
pertsonari eguneroko bizitza erraztea eta ingurura egokitzea ahalbidetzen
diotenak. Independi.com produktu hauek guztiak merkatuan era
eraginkorragoan eta ekonomikoagoan eskuragarri jartzeko asmoz sortu da.

“Gure belaunaldiari, 30 eta 40 urte ditugunoi, dagokigu gure gurasoak zaintzea,
zahartzen ari dira eta. Arazo fisiko larririk ez badute ere, bizitza erraztuko dieten
ehunka produktu jartzen ditugu haien esku: Adineko pertsonentzako telefonoak
edo sukalde-robotak, xurgagailu automatikoak edo kuxin jasogailuak. “Haientzat
diseinatutako produktuak dira, baina ez dakite existitzen direnik ere, baina, hala ere,
asko erraztuko liekete haien bizitza” baieztatu du Enrique Paramák, proiektuaren
gerenteak. “Eta, jakina, arazo fisiko larriagoak dituzten pertsonen ingurua hobetzeko ere
badira”.

Denda honek 600 erreferentzia baino gehiago ditu, eta, gainera, produktuak modu
errazean sailkatuta daude, pertsona motaren arabera, arazo motaren arabera eta behar
motaren arabera. “Ez da produktuen galeria soila; pertsona edo arazo mota bakoitzaren
arabera produkturik egokienak zeintzuk diren jakinarazten dugu, produkturik egokienari
buruzko informazioa eskainiz eta aukeratzen lagunduz”.

PARTEKATU