2010, Azaroa 3

KINOSKOPIKen “Chaika”-k, Eurimage sari garrantzitsua lortu du

Proiektu horrekin batera, mundu luze-zabaleko beste 28 proiektu ziren lehiaketan.

Nazioarteko epaimahaiak erabaki du saria nori eman; honako hauek osatu dute epaimahaia: Simon de Santiago espainiarrak (Ágora-ren ekoizlea), Cedomir Kolar Serbiako zuzendaria (Oscar Sari bat irabazi zuen), Italiako ekoizle eta gidoilari Rosanna Seregini eta Eurimages-eko arduradun suediar Peter Gustafsson.

Chaika, sobietar errepublika ohietan gertatuko da; aukeratu egin dute “oso originala delako eta Europa eta Asian arteko hutsune handian ahaztuta gelditu diren pertsona batzuen istorio ausarta kontatzen duelako”. Halaber, Chaika proiektua “film bikaina izan daitekeela” uste dute epaimahaiko kideek.

PARTEKATU