2021, Abendua 15

INIZIA Arabacampus sarien banaketa

Arabako Campuseko errektoreordeak T-IKER Inizia Sariaren III. Edizioko eta Unibertsitateko Ekintzaile INIZIA Sariaren X. Edizioko sariak banatu ditu. T-IKER atalean, saria “Trach Scope” proiektuarentzat izan da, eta unibertsitateko ekintzailearen atalean, berriz, “Cori – Better Diabetes” proiektuari eman zaio.

‘TrachScope’ delakoa gailu mediko bat da, adimen artifizialaz hornitutakoa, eta baliagarria izan liteke anestesia, zainketa intentsibo eta ospitaleetako larrialdietarako zerbitzuetan. Hauek izan dira proiektu horretako parte hartzaileak: José Medrano, Paloma Lopez de Lacalle, Isidro Calvo eta Mario Revuelta.

Inizia T-IKER Sariaren bidez, saritu egin nahi dira enpresa ekimen berritzaile edo ideia edo enpresa berritzaile eta/edo oinarri teknologikodun bihurtzeko aukera gehien duten ikerketa proiektuak, Arabako Campusean kokatutako ikertaldeek sustatutakoak.

Bestalde, ‘Cori – Better Diabetes’ aplikazio bat da, pertsona diabetikoei beren gaixotasuna hobeto kontrolatzen laguntzeko pentsatutakoa. Asier García Morato eta Patricia Bedoya Placer izan dira proiektu horretan esku hartu dutenak.

Unibertsitateko Ekintzailearen sarien helburuen artean, honako hauek daude: enpresa bihur daitezkeen proiektuen sorrera indartzea, unibertsitatearen ahalmen berritzaileaz baliatzea enpresa berriak sortzeko, edo lan ingurunean sartzeko formula berriak bultzatzea, enpresa sarea dinamizatzean eta berritzean duten garrantziagatik.

PARTEKATU