Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroen Europar Kongresuaren Gazte Ekintzaile saria jasotzeko hautagaia da Arabako gazte bat
Sergio González arabar ekintzaile gaztea, CEO da Biomimetiks-en, Arabako Eraberrikuntza Industrialdean (CEIA) kokatutako biomimetikako aholkularitza-etxean, eta EBN Kongresuko sarietan Ekintzaile Gazteen kategoriako europar mailako 10 finalisten artean aukeratu dute. Kongresuaren 23. edizioa egingo da Kataluniako Lleida hirian ekainaren 25etik 27ra.
150 Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentrok osatzen dute, gutxi gorabehera, EBN (Europan Business and Innovation Centre Network) sarea, baita enpresa eta ETE berritzaileei garatzen eta hazten laguntzen dieten beste 100 bat antolakundek ere.
CEIA ere joango da EBN Kongresuaren 23. ediziora, EBNk homologatutako Arabako zentro bakarra baita. Edizio horretan, ondoko hiru kategorietan zer ekintzaile eta proiektu sarituko dituzten aukeratuko dute: Proiektua, BIC eta Gazte Ekintzaileak; arabar ekintzaile gazteak azken horretan hartuko du parte. Horretarako, hautagaiek euren ekimenak eta proiektu berritzaileak aurkez ditzakete bost minutuko erakustaldian.
EBN Kongresuko sarietan parte hartzeko baldintzetako bat ondokoa da: Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroren batean oinarri teknologikoa duen proiektu bat zuzentzea, eta enpresen eta berrikuntzaren zentro horiek eskaintzen dituzten laguntzak jaso izana.
PARTEKATU