Enpresa eta Berrikuntzako Europar Zentroak enpresa-hazitegietarako eredu gisa aukeratu ditu Bruselak
Europako Kontuen Auzitegiaren txosten baten arabera, Enpresa eta Berrikuntzako Europar Zentroak erreferentzia dira Europa mailan beste hazitegi batzuk aztertzeko. CEIAk, Arabako Zentroak, orain dela 25 urtetik laguntza espezializatua eskaintzen du lurraldean oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sortzearen inguruan
Europako Kontuen Epaitegiak orain dela gutxi argitaratu duen txosten bateko datuen arabera, Enpresa eta Berrikuntzako Europar Zentroak (CEEIS) Europa mailan erreferente bat dira kalitatea ziurtatzeko, monitorizatzeko eta sarean esperientziak trukatzeko dituzten mekanismoei esker. Arabako lurraldean, Arabako Eraberrikuntzako Industrialdea (CEIA), Arabar Teknologi Parketan kokatutakoa, CEEIren sareko zentro ofiziala da.
Ez-ohiko txosten horretan, Europar Kontuen Auzitegiak Europar Batasuneko sei lurraldetan dauden 60 enpresa-hazitegiren zerbitzuak, giltzarriko adierazleak eta proposamen baliogarriak aztertu ditu (horiek guztiek FEDER funtsak jaso zituzten), eta EBNk ziurtatuko Europar Zentroek lortutako emaitzekin alderatu ditu (arabar hazitegia sare horretakoa da).
Horren harira, txostenak ondorioztatu du “EBNk ziurtatutako hazitegiak eraginkorragoak direla, eta enpresaburuei, hazitegi fisikoaz gain, laguntza handiagoa eskaintzen dietela; horri esker, start-up asko sortzen dira”.
Araban, oinarri teknologikoa duten 261 enpresa berritzaile sortu dira CEIAk orain dela 25 urtetik eskaini dizkien laguntzari esker.
Txotena hemen: Informe Tribunal de Cuentas Europeo
PARTEKATU